DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
12-07-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Sex Code
Desde la globalización, a vueltas con la identidad de Europa
Hoy toca votar
Iragarritako porrot baten kronika
Hoy votamos al nuevo presidente del Athletic
Zapata dendan
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Zapata dendan
Goizalde Landabaso
zapata denda batera sartu nin-tzen konponketa txikia egiteko. Albotik egunero pasatu arren zer saltzen zuen ez nekien sartu nintzen arte. Esan zidaten arte. Zapatak konpontzen dituzte bertan, eta hara joan nintzen zapata apurtuarekin. Dendaria gizon atsegina zen; emakume bati zorroa saldu berri zion dendaratu nintzenean. Zapata apurtua erakutsi nion. Bost minutu behar ei zituen dendariak. Zain gelditu nin-tzen. Ingurura begiratu eta ikusi nuen lehendabiziko gauza ondoan zutunik nuen tenplarioaren hezurdura izan zen. Hautsik bako gorpuzkera, beso, zapata, kasko eta ezpata ikaragarri handia. Sean Conneryk eta Christophe Lambertek Inmortalak pelikula sortan bata besteari lepoa ebaki-tzeko erabiltzen zutenen antzerakoa. Begien parean zituen zuloetatik begiratu nuen, ez dakit, tenplarioaren izpiritu zantzuren bat edo aurkituko nuela pentsatu nuen. Kontuz hezurdurarekin, jausi daiteke. Apur bat urrundu nintzen. Haren aldamenean kristalezko apala. Conanen dagak, jatorrizkoak zeuden. Ehun eurotik behera. Colt pistola ezberdinak zeuden, zaharragoak eta modernoagoak. Hauek ere ehunetik behera. Ezpata labur eta luzeagoak, errifleak, eskopetak, metrailetak eta enparauak. Ez, irakurle maitea, ez naiz harritzen. Zelan harritu naiteke armagintza industria duen herri batekoa izanik. Harritu ninduena izan zen denda horretan aurkitzea. Hain errez. Hain merke. Zapata eta poltsekin batera. Edozein erosleren eskura. Erromatarren kaskoa ere aurkitu nuen dendan, Asterix eta Obelixen sasoikoa. Garbi-garbi, distiratsu eta goialdean ihes egin nahi zuten luma gorriekin. Gizonezko bat sartzear egon zen baina hainbeste jende ikusita joan egin zen. Clint Eastwood euskalduna etorri zi-tzaidan burura, baina seguruen hura ere zapatak konpontzera etorriko zen. Dendari atseginak arratsalde ona izan dezazula esan zidan. Michael Moore-en Bowling for Colombine-en agertutakoekin loturarik ez zuen, baina hala ere ez zait beste zapatarik apurtuko.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |