|
|
|
Aukeratu dira udalaz gaineko organoen ordezkariak
|
|
Gernika Gogoratuz aztertegia eta hirugarren adineko zentroko kideak.
|
gernika-lumo. Udalak egindako osoko bilkuran eratuta geratu ziren herenegun hirugarren adineko zentroa eta Gernika Gogoratuz aztertegiako organoen udal ordezkariak. Alderdi politiko bakoitzak aurkeztutako kideak honakoak dira: ANV-EAEtik Josune Ortuzar, EAtik Begoña Landa, EAJ-PNVtik Gonzalo Beaskoetxea, Joseba Abaitua Aralar taldetik eta Sagrario Sánchez PSOE-EE taldetik. Bestalde, Gernika Gogoratuz-erako Egoitz Atxikallende izan zen aukeratua.
Honi buruz, ANVren ordezkari den Josune Ortuzar aurkeztearen kontra azaldu zen jeltzaleen taldea, hauen ustetan dagoeneko "nahiko liberatu daude Udalean zinegotzi ez den ordezkari bat aurkezteko". Metodo honekin Udalak "herriaren partehartzea sustatzen" duela adierazi zuen.
Hala ere, talde jeltzalearen buru den Jesus Maria Barandikak pertsona honen "gaitasuna" oraindik demostratzeko dagoela gaineratu zuen. ANV-EAE taldeak, bere aldetik, "oraindik denen gaitasuna demostratzeko dagoela" erantzun zion. Gainera, Ortuzar kargu honetarako "aproposena" dela azpimarratu zuen, besteak beste, karguan duen esperientziagatik. >a.G. |
|