DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-07-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Urteetan zehar hegaluzearen arrantza Lekeitioko iturri ekonomiko indartsuenentarikoa izan da, horrela, gaur egun hau suspertu nahi da.
Herrialdeak
Bilbao pide que no se confunda "acuerdo con debilidad"
Hegaluzearen Astea Lekeition
En fiestas, Retuerto 'es' mundial
Hegaluzearen Astea Lekeition
Nahiz eta Hegaluzearen Astea pasa den astezkenean abiatu, gaur hasiko da festaren gogorrena. Hainbat ekimen jarri dira martxan betidanik gurea izan den arrain bati behar den bezalako omenaldia egiteko.
Edurne Dalmau
Aurtengoa Lekeitioko IV. Hegaluze Astea izando da. Nahiz eta Euskal Herrian famatua den arrain honen festa pasa den asteazkenean hasi, egitarauaren alde indartsuena hurrengo hiru egunetan izango da, gaurtik hasi eta igandera arte.

Suspertze programa honekin 2001ean hasi ziren elkarlanean Lekeitioko San Pedro Arrantzaleen kofradia, Lekeitioko Udala eta Lea Artibai Amankomunazgoa. Nahiz eta azken urteotako herriko ekonomiaren ibilbideak joera ezberdinak hartu dituen, arrantza betidanik izan da Lekeitioko ekonomiaren giltzarri. Herriaren izate eta izaera definitzen duen lanbidea baita arrantza.

Horrela izanda, Euskal Herriko kostaldeko herrietan tradizioa den hegaluzearen arrantza bultzatzeko eta suspertzeko homenezko Aste honen edizio berria antolatu da Lekeition. Esan beharra dago, arrantza jarduerari dagokionez, Lekeitioko itsasontziek neurri handi batean, hegaluze harrapaketan oinarritzen dute bere jarduera ekonomikoa. Antxoaren kanpainaren gabeziaren ondorioz, harrapaketen fakturazio orokorretik %95a arrantza honi dagokio, beraz kanpaina honen arrakasta bermatzea ezinbestekoa da sektorea bizirauteko.

Kanpainaren helburuak hegaluzeren arrantza suspertzea, kontsumitzaileari ezagutzera ematea hegaluzearen ezaugarriak eta berezitasunak gizarte elikaduran eta gastronomian, arrain ezagutzera ematea Lekeitioko eta Ondarroako itsasontziek hegaluze arrantzan jarduten dutela eta hegaluzearen arrantza tradizionala mantentzea eta ezagutaraztea dira.

Gainera, jakinarazi nahi da, Lekeitioko marinelek apustu handia egin dutela etorkizuna duen arrantzaren alde. Izan ere, betiko arrantza egituran oinarrituta, gure elikagaien eta ingurumenaren kalitatea babesteko apustua egin dute kanpainaren antolatzaileak.

Egitaraua Urte honetako programa asteazken eta ostegunean hasi bazen ere, Bizkaiko txapelketarako puntuagarriak ziren estropadekin eta txakoli dastaketarekin hurrenez hurren, gaur bertan hasiko dira ekitaldi gehienak.

Gaur arratsaldean, 19.00ak aldera, hegaluze pintxo dastaketa hasiko da tabernetatik. Hain zuzen ere, hamazazpi establezimenduk arrain honekin egindako pintxoak eskainiko dituzte. Egun berean, plazan, musika emanaldia egongo da egunari amaiera bikaina emateko.

Bihar larunbata, egunik gogorrena izango da ekitaldien ikuspuntutik. Goizeko 05.00etan hasiko da gaurko egitaraua hegaluze arrantza lehiaketarekin. Geroago, 11.00etatik 20.00etara kontserba azoka izango da plazan. Umeek ere euren momentua izango dute 11.00etan, plazan bertan puzgarriak izango baitituzte. Baita ere 11.00etan hasita, arrainen erakusketa izango da; erakustaldia eguerdiko 14.30etan amaituko da. Plazan ere, goizeko 11.30etan elizako abesbatza bere emanaldiari hasiera emango dio.

Arratsaldean, 19.00etatik 21.00etara, berriz ere umeak protagonista bihurtuko dira arrantzaleen joko eta jolasen jaia hasiko baita. 19.00tan ere, pintxoen eta hegaluze errearen dastaketa hasiko da. Eguna musikarekin bukatzeko, Lekeitioko Estudiantinaren emanaldia hasiko da 20.00etan.

Hegaluzearen IV. Asteari amaiera jartzeko, goizeko 10.00etatik aurrera marmitako txapelketa hasiko da plazan, 15.00etan izango den herri bazkarian jateko. Bitartean, 12.00etan, estropada saio berri bat izango da Lekeitioko uretan. 18.00etan hasita dantzak izango dute garrantzia udalerrian. Lehenengo, larrain dantza izango da protagonista, ondoren izango den sari banaketarekin, eta 20.00etan, bailableak hasiko dira bandaren eskutik.

Egitarau gogor honekin amaituko da hegaluzearen arrantza suspertu eta ezagutzera emateko bi urterik behin egiten den jaia.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |