 |
|
|
 |
Anjel Alkain. |
|
|
|
"Ez naiz abenturazalea, baina koadrila majoa izanda edozein lekutara joango nintzateke"
|
|
Anjel Alkain Aktorea
|
 |
|
Andoni iturbe
|
 |
bilbo. Aurkezpen gutxi behar ditu Anjel Alkainek. Ama askok suhi-tzat nahiko lukete. Gertutasuna da berak aktore eta lagun bezala erraz helarazten duen birtutea.
Oporrak noiz?
Oporrak pasatu ditut eta pasatzeko asmoak ditut. Beste bi aste geratzen zaizkit.
Nora zoaz?
Furgoneta bat daukat eta aukera ematen dit azkeneko momentuan aukeratzeko nora joan. Oso txirrindulari zalea naiz. Ez hainbeste ikusteko baina bai ibiltzeko. Ederki pasatu dut azken oporraldian txirrindu gainean.
Tourra jarraitzen, Pirinioetan gustura ibiliko zinateke "Eutsi!"ko protagonista bezala?
Ez naiz hain zalea, halako jende-tzak ez zaizkit gustatzen.
Txikitako oporraldiren bat gogoan al duzu?
Urbasara joaten ginen familiarekin, eta niretzako oporraldiak baino egunpasak ziren. Ni Tolosaldean asko ibilitakoa naiz eta familiarekin, egia esan, ez naiz asko atera.
Aukeratzekotan: Marbella edo Salou?
Ez bata ez bestea. Aukeratzekotan nahiago Sizilia.
Mafiosoengatik?
Hango batek esan zidan mafia dagoela Sizilian, Sizilia Katalunia zenetik. Katalan batek esan zidan.
Abenturazalea al zara?
Ez, ez naiz hegazkinean Amerika hegoaldeara joaten den horietakoa. Europara ere gutxi joan naiz. London eta Berlin gustatu zitzaizkidan. Oso tipo lasaia naiz eta ez daukat halako beharrik "hau ikusi diat eta bestea ikusi diat" esateko. "Amazonian lehenak izan gaituk…". Ba lehena izan bazara izurratu dek asuntoa! Ez naiz La 2eko dokumentalak ikusi zalea. Koadrila majoa izanda, ni edozein lekutara joaten naiz.
Jende asko joan dela esateko bidaiatzen du.
Txiste asko daude horren inguruan.Argazki kamera justu-justu ematen dut eta batzutan alfer alferrik. Bestela iruditzen zait ari naizela lanean, eta bideo kamera hartu eta "hemendik berriro pasa grabatu ahal izateko" esatea ez da nire gauza.
Ez zara, orduan, ama-alabei erretratuak etengabe ateratzen dien horietakoa!
Ez, eta gainera ez dizkiet nire grabazioak pasatzen. Eskatzen ez dizkidaten bitartean ez, behinik behin.
"Treintaixeis" oporretan al dago, edo non demontre sartu da?
Lasai bizi da; bere baratza koxkorra dauka. Gustura ibiltzen da baratzean atxurrarekin.
Imitatzen duzun zein pertsonairekin joango zinateke oporretara?
(Barreak) Wazemankeko Joserramon eta hauekin joango nintzateke. Baina denbora luzean ez, aste baterako.
Familia bat zarete ia-ia, ezta?
Lagun giro ederra daukagu. Lanean arrakasta izateko garran-tzitsua da giro ona izatea. Asmatu egin dugu jendearekin. Aukeraketa ona egin genuen. |
|