|
|
|
Asteburu indartsua espero da foruko jaietan
|
|
Rock kontzertuak eta paella txapelketa izango dira egun hauetako izarrak.
|
forua. Asteburu honetan pilatuko dira Foruko San Inazio jaietako ekintza erakargarrienak. Gaur, umeen egunean, margo lehiaketa eta umeen jokoak izango dira goizean zehar herriko txikienentzako, eta bazkal ostean bitze zein Gorriti eta bere abereak izango dira ekintzen artean. Gaua berriz, nagusientzat dago zuzenduta, 23:00etatik aurrera rock kontzertuak egongo dira txosnen gunean. Hauen artean, Hits, Sei Urte, Leihotikan eta Beste Bat erromeria taldea egongo dira taulagainean.
Igandean, nagusien egunean, Urdaibai dantza taldeko dultzaineroek emango diote hasiera jaiari. Meza nagusiaren ostean, II. Kuadrilen paella txapelketa hasiko da eta gaueko 22:00ak aldera Oskorri taldearen kontzertua egongo da. Astelehenean mozorro lehiaketa egingo da, aurtengo gaia Erroma izanik, eta herri bazkariaren ostean Trikizio taldeak jarriko du musika. Jaiekin amaitzeko, asteartean, Euskadi eta Cubako dantzak izango dira ikusgai. >a.g. |
|