DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
28-07-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
'La revista negra'. argazkia: deia
kultura
El llanto que quedó tras el 'Guernica'
La New York Film Academy ofrecerá formación continua en Bilbao
'Las redes de la memoria' quiere rescatar la historia más inmediata de Bizkaia
El poso antiguo de la modernidad
"De todo lo que he hecho, lo que menos soy es político"
Moore, citado por el gobierno para declarar sobre su viaje a Cuba
'La Revista Negra'rekin hasiko da Arriagako programazio berria
Cuarón busca junto a Del Toro un film más personal
Traducen al castellano El libro de harry potter en la web
'La Revista Negra'rekin hasiko da Arriagako programazio berria
antzokiak genero eta estilo desberdinetako 35 ikuskizun hartuko ditu abuztutik abendura .
bilbo. Arriaga Antzokiaren programazio berrian estilo eta genero guztietako 35 ikuskizunak daude abuztutik irailera. Zehatz esanda, musika-ikuskizun bat, 14 kontzertu, 11 antzerki-muntaia, 6 dantza-ikuskizun eta 3 opera programatu dira, publiko guztiei zuzenduta.

Aste Nagusian, datorren abuztuaren 17an, La Revista Negra lanak emango dio hasiera Arriaga Antzokiko programazio berriari. Jérôme Savary zuzendari ospe-tsuaren eskutik, musika-ikuskizun horrek Joséphine Baker korista ipar-amerikarra du gogoan, XX. mendearen hasieran Pariseko gizartean iraultza eragin zuena. Horrez gain, musika beltzaren eta errebista-generoaren historia berrikusten ditu, dantza-numero animatuekin. Aste Nagusian, Humor en blanco y negro ikuskizun komikoa ere egongo da, Alexis Valdés eta Javier Veigarekin (abuztuaren 19tik 27ra).

Garrick Tricicleren azken ikuskizuna irailaren 19an iritsiko da Arriagara, eta urriaren 7a arte ikusi ahal izango da. 27 urte agertokietan egin eta gero, Triciclek barre-terapeutak eta nahigabe-kentzaileak direla esaten du eta, horregatik, azken ikuskizuna David Garrick XVIII. mendeko aktore ingelesari eskaini diote. Kataluniako hirukotearen arabera, aktore hori "barre-terapeuta eginkizuna bereganatu zuen lehen komikoa" izan zen.

Egun batzu pasa ta gero, ABAO Txiki berriro Arriagara iritsiko da Hans Christian Andersen-go ipuinari buruzko opera muntaiarekin El traje nuevo del emperador (urriaren 21ean eta 22an). Eskolako eta familiako emanaldiak eskainiko ditugu.

Centro Dramático Nacional eta Animalario zentroa Arriagara bueltatuko da, Marat Sade lanarekin (urriaren 26a eta 27a) eta bi egun pasa ta gero, Me acordaré de todos vosotros izango da (urriaren 29a eta 30a), Ana Vallesek sortu eta zuzendu duena.

Azaroan, antzerkia eta musika izango dira nagusi programazioan: George Gershwinen Porgy and Bess opera, New Yorkeko Harlem Theatreren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik (urriaren 9a), Golden Apple Quartet taldearen Los Golden en Serio kontzertua, konpainiaren 21. urteurrena ospatzeko (urriaren 28a), eta zenbait antzerki-muntaia.

Azaroaren 1etik 3ra, Homebody Kabul izango da eta Vicky Peñak, interpretazio-dohainak erakusteaz gain, musika-kontzertua ere eskainiko du (azaroak 4), eta horretan, Kurt Weillen abestiak interpretatuko ditu. Hain zuzen ere, azken hori antzerkirako egindako konposizioengatik eta, batez ere, Bertolt Brecht dramagilearekin egindako kolaborazioengatik da ezaguna. Pianoan Jordi Camellek lagunduko du De Mahagonny a Youkali, un viaje con Kurt Weill kontzertuan.

Hurrengo antzerki-muntaiak hauek izango dira: Emakumeak izarapean lana (azaroak 6 eta 7), euskarazko eta gaztelaniazko emanaldiekin. Lurdes Bañuelosek eta Mireia Gabilondok idatzita, Emakumeak izarapean lanak emakumezkoen sexu-bizitza ikertzen du. Horren ostean Closer etorriko da (azaroak 17 eta 18), Belén Ruedarekin, eta Fedra (azaroak 20-24), Ana Belén eta Fran Perea-rekin.

Hurrengo antzerki-muntaia El Principito izango da abenduaren 14an eta 15ean. a. durán
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |