|
|
|
Publizitatea euskaraz egiteko udal baliabidea
|
|
Aholkularitza eta itzulpen zerbitzua enpresen esku jartzen du Bermeoko Udalak.
|
Bermeo. Udaleko Euskara sailak Bermeoko enpresei zuzendutako kanpaina berri bat antolatu du, oraingoan publizitatea euskaraz egiteko aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskainiko du.
Honela, herriko enpresak euren publizitatea jartzerakoan kartel, programa, kultur zein kirol ekintzetan, bertako esloganak edo testuak euskaraz jartzeko udalaren itzulpen zerbitzua erabili ahal izango dute interasatuek.
Kanpaina honen helburua publizitate arloan euskara areagotzea da, eta horretarako euskaraz ipini beharreko testuetan sortu litezkeen arazoak edo zalantzak argitzeko baliabidea eskaintzen du Bermeoko Udalak. Gainera, publizitatea ez diren beste motatako testuetarako ere laguntzeko prest agertzen da Euskara Sailak.
Bestalde, Udaletik adierazi duten moduan, gero eta handiagoa da euskararen erabilera herriko enpresetako publizitatean, "ekarpen garrantzitsua suposatzen du enpresaburuen aldetik". >a.g. |
|