DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
30-07-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
El ciclón Sarkozy
Gutun Nagusia
El circo
Sinesgarritasuna
Dicen...
Los rostros del día
Zirrikituetatik begira
Sinesgarritasuna
Amatiño
vinolourov, Rasmussen… Atzo amaitutako Tourra lur jota aritu omen da. Negar-zotina nagusi hainbat kazetari eta jarrai-tzaileren artean. Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu ei du, bere buruaz beste egin…

Nik neuk uste dut, hala ere, sekula ez direla gauzak honen ondo egin, inoiz ez dira behintzat honenbeste tranposo begi bistan nabarmendu. Tranposoak eta ez nolanahikoak, tropelaren jauntxoak jausi baitira, Tourra irabazi zezaketenak hain zuzen ere.

Zenbaiti entzunez gero, badirudi dopatzea estreinako kontua dela. Baina, ez. Justu, aldrebes. Berria dena ez da dopatzea, dopatuak estu hartzea baino. Eta, gehienbat, estuen, tropeleko handikiak hartzea.

Badut nik lagun bat, 16 urte baino ez zituela (1962), txirrindularitzan benetan hasi ala ez zer egin jakinezta, aitak Luis Otañorengana (urte hartan Espainiako Txapeldun) eraman zuena, semeak txirrindulari-ezpalik ote zuen galdezka. Mutikoa bizikleta eta guzti azaldu zen, txapeldunarekin batera hainbat kilometro-saio egiteko asmotan baina Otañok, pedalkada ziztrinik eman beharrik gabe, galdetu zion: "Sabeletik nola habil? Hartu beharrekoak hartzeko gauza bahaiz, aurrera. Bestela, hobe bertan behera lagatzea".

Nik ez dut batere sufritu Vinokourov eta Rasmussen etxeratu direlako. Sufritu nuen Haimar Zubeldia bi horien atzetik aldapan gora jarraitu ezinda ikusi nuenean. Haiek bai onak, eta gureak, ostera, nahi eta ezin. Lasaitu ederra hartu dut, berriz, argi geratu denean iruzurrik gabe gure mutila Vinokourov eta Rasmussen baino zatia hobea dela.

Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu tranposoak harrapa-tzeagatik? Sinesgarritasuna ari zen galtzen denok genekiena frogatzen inor ausartzen ez zenean.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |