DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-08-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
1.000 pintxo inguru atera zituzten gauean zehar erretako txahaletik.
kostaldea
Okela eusko labean
El alcalde de muxika denuncia a otro edil por Allanamiento
Okela eusko labean
Ia sua egiterik ere ez zen behar atzo Ondarroan. Beroarekin ospatu zen Baserri Eguna eta arrakasta izan zuten txingarretik eta zerutik botatako beroarekin erretako txahalaren 1.000 pintxoak. Testua eta argazkia Iñigo Alberdi
Eguzkia izan zen protagonista atzokoan Lea Artibaiko Amankomunazgoak Ondarroan antolatu zuen hamabigarren Baserri egunean. Sagardoa eta okela labelarekin eta beroarekin. Eusko labea.

Aurtengoan azoka Itsasaurreko aparkalekuetan izan da, Kanttoipen lanak egiten ari direlako, eta agian horregatik jende gehiago hurbildu zen bertara, hondartzara bidean batzuk. Bertan pilatu ziren 48 erakusle desberdin -iaz baino hamar bat gutxiago-, guztiak eskualdeko eta Bizkaiko produktoreak, eta gazta, ahate produktu, eztia, ogia, gozogintza, kontserba begetalak, sagardoa, txakolina, txerrikia eta beste hainbat gauzarekin hurbildu ziren. Egunaren amaieran euren artean jasotako iritzien arabera, pozik geratu ziren guztiak egindako salmentekin "baleko eguna" izan omen zelako.

Baina eguneko lehen mugimenduak goizeko 10:00etan hasi ziren, ordu horretan hurbildu ziren lehen bisitariak euren erosketak egitera, baina euren begiak batez ere bertan gau guztian zehar txingarretan astiro-astiro erretan zegoen txahalean zituzten jarrita. Bertatik 1.000 pintxo baino gehiago atera zituzten eguerdiko 12:00etatik aurrera Carlos Ibarrondoren langileek eta herriko bolondres batzuk. Hauek su ta gar aritu ziren goiko eta beheko beroari aurre egiten eta, nola ez, jendearen eskariari.

Pintxoak euro batean saldu ziren eta gozo zeuden, antza, ordu bietarako den-denak banatuta baitzeuden. Hauek bustitzeko Bizkaiko sagardo gozoa edan zitekeen 2,5 eurotan erositako edalontziaren bitartez, eta gozoaren gozoz edo Afrikako beroaren eraginez, ekarritako guztia agortu zen eguerdira orduko. "Aurreikuspenak egiteko aurreko urteko kopuruak hartzen ditugu kontuan, baina iaz baino asko gehiago saldu da" azaldu zuten antolatzaileek. "Banatzeaz arduratu direnek esan digute ez saltzeko edalontzi gehiago, sagardoa amaitzen zegoela eta", gogoratzen dute.

Lea Artibai Amankomunazgoak eskualdeko baserriko produktuak bultzatzeko salmenta zuzeneko jardunaldia okelaren pintxoak erosten zituztenen artean egindako zozketarekin amaitu zen. Irabazleek -artisau bat eta Portugaleteko bikote bat- eusko labeldun produktu sorta eraman zuten etxera, egun bikainaz gozatzeaz gain.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN DE BOB DYLAN
Colección antológica de la obra musical de Bob Dylan exclusiva para coleccionistas.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |