DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-08-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Navarra, el haraquiri del PSOE
Gutun Nagusia
La otra mirada
Rescatar el corazón
Bakarrizketak
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Bakarrizketak
Karmele Jaio
musika talde batean aritzen den ezagun batek aitortu dit ez duela ia musikarik entzuten. Nahikoa duela berak entseguetan eta ematen dituzten zuzenekoetan en-tzuten duenarekin. Ez du inolako interesik beste talde batzuek egiten duten musikan. Haren iritziz, besteek egiten dutena entzutea ez da bere lana. Hori kritikari eta entzuleen lana omen da. Horrela bere konposaketetan inor baino orijinalagoa izatea lortzen duela dio, ez baitu inoren musika kopiatzeko tentaziorik.

Harrituta geratu naiz. Bere buruari musikari deitzen dion batek musikan interesik ez izatea ez zait normala iruditu. Haren jarrerak idazle batekin aspaldi izandako solasaldia ekarri dit gogora. Hark aitortu zidan ez duela sekula idazlan klasiko bat irakurri, berari egungo gaiak jorra-tzen dituen literatura gustatzen zaiola bakarrik.

Badago elkarrizketa bakarrizketa bihurtzen duen pertsona klase bat. Elkarrizketaren denbora guztia bereganatu nahi izateaz gain, ez du aurrean duenak esaten duena entzuteko ahaleginik egiten. Besteak hitz egiten duen tartean, berak ondoren esan behar duena pentsa-tzen aritzen da. Atzerako jarrera du musikarik entzuten ez duen musikariak eta, neurri batean ere, atzera begiratu nahi ez duen idazleak. Ez dute entzutea beharrezko ikusten, esatearekin nahikoa izango balitz bezala. Baina nola jakin esaten ari garena interesgarria den besteek esaten dutena edo noizbait esan zutena ezagutu barik?

Ez dut dudarik entzule izan behar dela musikari izan aurretik eta irakurle idazle izan aurretik, mendez mende hedatzen doan kate bat baino ez baitira literatura eta artea. Garai batean egindakoak aurreko garaian egindakoari erantzuten dio edo aurreko garai batean egindakoa jarraitzen du. Sormena ere elkarrizketa da, batzuek bakarrizketa bihurtu nahi baldin badute ere.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN BOB DYLAN
Una edición exclusiva para coleccionistas que combina su bibliografía y su discografía.
SET DE JARDINERIA
Cuida con todo detalle y como un profesional de tus plantas, con este set de jardineria.
MIRADA MÁGICA
Descubre las mejores imágenes tomadas desde el cielo de Euskal Herria, con esta colección.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo |