DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
22-08-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
El agua embotellada y el desastre ecológico
Tragedia y oportunidad en Perú
Gutun Nagusia
Cortar por lo sano
El valor de la democracia
Ez saldu guri
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Ez saldu guri
Xabi Larrañaga
ez naiz hasiko turista eta bidaiaria desberdintzen eta, are gutxiago, hitz bakoitzari dagokion balizko maila ekonomikoa ezartzen. Zenbait bidaiarik harro azaltzen du bere ideologia alternatiboa, gorria, iraultzailea, eta horren ondoan zorrotz kritikatu turista burgesa. Eta zenbait bidaiarik 3.000 euroko bidaia egina du Indian zehar eta turista burgesak, berriz, 300 eurokoa Mallorcan barna. Zalantza, beraz, zer diren eskuina eta ezkerra zehazten.

Iparraldean turismoa dela eta kexu da hainbat bertako, eta kexa hori mehatxu eta lehergailuen bidez adierazten duenik ere bada. Antza denez, hamaika kanpotarrek bizi nahi du Pays Basquen, horren ondorioz etxebizitzen salneurriek izugarri egin dute gora eta gazteek arazo larriak dituzte jaioterrian pisua eskuratzen. Lehen kostaldean gertatu zen eta orain mendialdean. Afera zaila da konpontzen eta bortizkeria erabiliz egoera kakaztu eta belztu baino ez dute egingo. Eskarmentuak erakutsi baitigu nola amaitzen diren borroka erromantikook.

Hemengo batzuek miretsi egiten dute beste aldeko erantzun armatu hori, eta nago ez ote diren konturatu haiek ere kanpotarrak izan ahal direla Behe Nafarroan, haiek ere atzerritartzat jo ditzaketela euskal frantses nazkatuek. Eta abertzaletasun itsuak horretaz jabetzen uzten ez badie, hobe dute pentsatu logika berari atxikita erantzun bera aukera dezaketela Kantabria edo Errioxako gazte izorratu etsiek, eta euskal turisten eragin ekonomiko haien ustez lazgarriak salatu, eta udatiarren apartamentuei su eman. Miarri-tze edo Mauleko arrangura Laredon aditu baitut nik maiz, eta Haron. Ez dezagun sal, zioen Ferminek, eta agian soluzioa hurbilago eta mingarriagoa zuen eskura: ez diezaguten sal.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |