|
|
|
Eusko Jaurlaritzak 4.000 liburu emango dizkie Iparraldeko erakundeei
|
|
Ekitaldia Miarritzeko udaletxean izango da Miren azkarate kultura Sailburuaren eskutik.
|
 |
|
S. Atutxa
|
 |
Bilbo. Miarritzeko Udaletxean, gaur, arratsaldeko 17:30etan Miren Azkaratek, Kultura Sailburuak Ipar Euskal Herriko erakundeei, udalei eta kultur erakundeei, euskarazko 4.000 liburutik gora, 409 izenburu, bataz beste 10 bat ale bakoitzeko, emango dizkie Ipar Euskal Herriko liburutegi eta eskoletara zabal ditzaten.
Eusko Jaurlaritzaren eta Ipar Euskal Herriko Udalen arteko Euskal Kultura sustatzeko Sindikatuaren arteko elkarlanaren emaitza den ekitaldi honetan, Kultura sailburuarekin batera, partaide izango dira, besteak beste, Miarritzeko Alkatea, Didier Borotra, Ipar Euskal Herriko Udalen arteko Euskal Kultura sustatzeko Sindikatuaren presidentea eta Kanboko alkatea den Vicent Bru eta Jose Mari Muñoa, Lehendakariaren harremanetarako Komisionatua.
Euskarazko liburuen irakurzaletasuna bultzatzea xede eta beraz euskara eta euskal kulturaren sustapena eragin nahi duen elkarlan honen baitan azken 11 urte hauetan 50.000 liburu inguru zabaldu ditu Jaurlaritzak Ipar Euskal Herrian eta horiekin bertako udalek eta kultura arloko erakundeek hornitu euskarazko eskolen eta udalen liburutegiak.
Gaur zabalduko diren 409 izenburu horiek 2006. urteko uztari dagozkio, iaz Kultura sailaren liburugintza sustatzeko deialdiaren laguntzarekin hogeita hamalau argitaletxek kaleratutako liburuak dira. |
|