DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-09-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Aire de familia
Gutun Nagusia
Menos chistes
Educación para la ciudadanía
Taxian
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Taxian
Goizalde Landabaso
Asteazken gauerdian afari batetik irtenda etxera bidea zelan egin erabakitzen ari nintzen. Metrorik ez zegoen, autobusik ere ez eta ordu horretan ordu erditik gorakoa oinez egiteko asmorik ez nuen. Garraio pribatuaren alde egin behar izan nuen. Taxia hartu nuen. Autoaren zenbakia sms batean idatzi nuen ezer gertatuz gero lagun bati bialtzeko. Bai, zorakeria da, baina neskatila gaztetxo batek neurriak hartu behar ditu. Igo eta gizonak zein bide aukeratu eskatu zidan. Bizkorrena, esan nion nik. Azkarra zen, gero. Bilbo erakutsi zidan aurpegi handi horrek. Karola izena dauka garabiak halako eta halakoagatik, eta hauxe da eraikinik zaharrena, hemen jaio zen halako idazlea, hura da egoi-tza publikorako erabiltzen zena… ni isilik. Erdi lo eta etxera lehen bait lehen ailegatzeko gogoarekin. Eman zizkidan datuetatik okertuta zeuden asko, baina ez nion zuzendu. Zertarako, bide luzeagoa aukera zezan? Bide arina zein zen adierazi nion eta bertatik joateko eskatu ere. Bide laburragoa ezagutzen zuela esan zidan berak, eta turistikoagoa. Zenbaitetan isiltasuna gustatzen zait, eta gau hartan hori baino ez nuen nahi: leihotik arineketan pasatzen zen hiria dastatzea. Taxi gidariak, baina, ez zion ahozko hustasunari toki egin nahi eta segundu parea berba egin barik ezin zuen egon. Hemen bizi da halako artista, horko mendixka horretan lasterketak egiten ziren, ibaia ez da itsaso, ur geza duelako. Nazkatzen hasia nintzen baina onena amaierarako geratu zen, goxoena. Etxeko atarira eramango ninduela esan zidan, pertsona arriskutsu asko zegoelako. Etxe atarira ailegatzerakoan zenbat da? Esan nion. Turista gidariak 13,60 euro, erantzun zidan. Kilometro bi eskas eta 13,60!!! Ordaindu egin nuen eta bide batez zenbakia apuntatu zein taxi ez eskatu gogoratzeko. Lezioa ikasi dut, bai, eramangarritasuna poltsikoan sartu eta hurrengoan neure kotxearekin joango naiz afarietara.
PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |