|
bermeo. Herri arrantzaleko Kultur Etxeak datorren ikasturtean zehar emango diren ikastaroen zerrenda berria argitaratu du. Ikastaro hauen artean elkarte ezberdinak antolatutakoak daude, besteak beste, euskal dantzak, sevillanak eta pintura, kultur talde ezberdinen bidez martxan jarritakoak. Bere aldetik, Erroxape emakumeen elkarteak ere bere eskaintza egin du non josketa, egurrezko eskulanak, puntua eta gakorratza, ehoziri lana eta patchwork ikastaroak dauden. Azken hauen prezioa 45 eurokoa da hiruhilabetero, eta elkartearen bazkidea izanez gero 15 eurokoa izango da. >a.g. |