busturia. Busturiko Axpe auzoak Kultur Etxe berria izango du urte bukaeran. Kokapena Aingerubide aldean dagoen aintzineko ume eskoletan egongo da eta eraikin hau berritzeko lanak 120.000 euroko aurrekontua izango dute. Leku berean Busturiko Gazte Planaren bulegoa ere izango da.
Proiektuaren kostuekin lagun-tzeko Busturiko Udalak zenbait instituzioen laguntza ekonomikoa izango du, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Urremendi Landa Garapen Elkartekoa. Zerbitzua datorren urtean erabiltzeko moduan izatea espero dute Udaleko arduradunek, eta era honetara Altamirako Kultur Etxearen eskaintza osatuko da herritarrentzat. >argi galbarriatu