DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
03-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Hoja de ruta... con GPS
Gutun Nagusia
Tiene vergüenza
Zenbakiek bozkario
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Zenbakiek bozkario
Xabi Larrañaga
kalkugailua ondoan dutela ageri zaizkigu euskalgintzako eragileak, eta plazaratutako datuari begira ezin gara goibeldu: 40.000 ikasle inguruk eman dute euskaltegian izena. Jende asko da, eta hamaika ordu, eta ahalegin itzela. Ez dago, beraz, kexatzerik.

Beste datu bat, berriz, ez digute azaldu. Ez dugu behar. Gauza jakina baita ikasle gehienek agiriren bat eskuratzeko egin dutela matrikula. Horrek ez du esan nahi euskarari gorroto diotenik. Birjaiotzeko aukerarik izango balute guztiek nahiago lukete euskaldun sortu. Baina tituluaren beharra desagertuko balitz zenbatek oparituko lioke hainbeste urte eta izerdi hizkuntza honi -edo besteri-?

Noizean behingo inkestek ez dute egia islatzen. Maiz entzuten dugu euskal herritarrek maite dutela gure hizkuntza eta hori ezin da ukatu, milioika euro eskaintzen baitiote aurrekontuetan. Baina hizkuntzek laztan eta dirua ez ezik hiztunak ere behar dituzte. Eta gurean fenomeno hipokrita bezain arriskutsua gertatu da: animo eta sosak besterentzat izaten dira, guretzat hain garran-tzitsua omen dena bestek ikas dezan. Izan ere, euskararen aldeko legeek gutxitan dute eragina ezarri dituztenen eguneroko bizitzan. 40.000 horien artean zenbat dira abertzale euskaltzaleak? Rifeko gerra ekarri dit gogora: ahoan patria, eskuan bandera eta batez ere poltsikoan txanponak nire ordez soldadu pobrea joan dadin.

Hizkuntza ikasi edo ez ikastearena bigarren mailako afera da. Mundua mirari ederrez beterik dago eta lanetik aterata dugun denbora apurra pianoa jotzen edo tangoa dan-tzatzen igaro dezakegu. Arazoa da ideologikoki ezinbestekoa zaigun hizkuntza ideologian eta praktikan behar ez duen jendea ikasten ari dela gehien bat. Eta jende horren gain utzi duela abertzaletasunak euskararen benetako salbazioa. Injustuaz gain absurdua.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting