DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Gizartea
Herriak ere oso argi dauka
Una corriente de mala suerte
Educación convoca para junio una nueva OPE de 550 plazas de Secundaria
Las costas andaluzas reciben una nueva oleada de inmigrantes
Al menos siete muertos por tiros realizados por un 'sheriff'
Kilómetros de fiesta para todos
Roban trajes de neopreno a unos surferos en Mundaka
El respeto perdido
Claudio Magris y Al Gore parten como favoritos para recibir los Nobel de Literatura y de la Paz
Una marea roja de apoyo al paseo saludable
El tifón 'Krosa' llega a China tras dejar siete muertos en Taiwan
Herriak ere oso argi dauka
Eguraldia lagun, festa giroa nagusitu zen eta guztia kontrolpean izan zedin ia 2.000 herritar aritu ziren lanean.
Arantzazu Zabaleta
bergara. Bergararrek argi zeukaten. Hala zioen aurtengo Kilometroetarako aukeratutako leloak. Eta atzo Debagoieneko herrira gerturatu ziren milaka euskal herritarrek oker ez zeudela frogatu zuten. Urtero bezala, eta eguzkia lagun, Gipuzkoako Ikastolen jai eguna festa handia izan zen.

Goizeko 9.00etarako kalean ziren jada bergarakuak. Alboan, Ukan euskararen birusa ere bazuten. Bisitari gehienak oraindik heldu gabe, herritarrak izan ziren jai egunari ongietorria eman ziotenak, lagunartean, ekitaldi xume batekin. Aranzadi ikastolako jolastokian hasi zuten festa: Edu Muruamendiarazek dantzatutako aurreskuari ahotsa jarri zion Uxue Rodriguezek. Herriko, ikastolen elkarteko eta erakundetako ordezkarien hitzen ondoren, Aranzadiko beste ikasle batek, Uxue Agirrek, ikastola sortu zuten garaikoak gogora ekarri zituen ipuin batekin, irrintzi eta txalaparta doinu eta dantzarien erakustaldiaren laguntzarekin.

Azkenean, ikastolaren proiektua benetan gauzatzea lortu dutenak herritarrak direla eta Aranzadiko guraso eta familiak omendu zituen atzoko Kilometroak, "hasierakoak, oraingoak eta gerokoak", Unai Azkarate koordinatzaileak esan zuen bezala. Eta horien guztien izenean, Ugarte Umerez sendiko hiru belaunaldi izan ziren zirkuitoko zinta mozteko arduradunak eta, beraz, aurtengo jai egunari ofizialki hasiera eman ziotenak.

zirkuitoan 6,5 kilometroko luzera zuen herrian zehar prestatutako ibilbidean jendea zebilen jada 10.00etarako. Gurasoak umeekin, helduak eta gazte batzuk ere bai. Izan ere, Kilometroetako lehen orduetan zirkuitoa izan zen protagonista, bisitariak guneetara heldu ziren arte. Zirkuitoa laua zen orokorrean eta zati gehiena asfaltatutako bidetik zihoan, Bergarako auzoak zeharkatzen eta euskaltzaleak herriguneko eraikuntza eta txoko esanguratsuenetara bideratzen.

Minutuek aurrera egin eta zirkuitoa betetzen hasi zen, baita guneak ere, eguerdirako hainbat ekitaldi martxan baitziren. Puzgarri eta umeentzat prestatutako tailerretan lehenengo ilarak ageri ziren, bokata eta edarientzako tiketak saltzen zituzten postuetan bezeroak pilatzen hasi ziren eta taula gaineko dantza eta musika ikuskizunak txalotzen ere ehunka pertsona zeuden jada. Gazte talde batzuk lurrean, ogitartekoa eskuan eta sagardo botila erdian, besteak dantzan, taula gainetik zetozen arin-arin eta fandango doinuekin, eta ibilbidea egin ondoren gose zeuden beste askok, kolak sortu baino lehen, taloa jateko aukera ez zuten galdu. Hamaiketakoa jaten hasi zirenerako, hodeiak joan eta eguzkia berotzen hasi zen.

boluntarioak Guztia antolatzaileek aurreikusi bezala zihoan, besteak beste, goizean goizetik lanean ari ziren ia 2.000 bergararrei esker. "Beharra zegoen lekura bidali gaituzte", kontatu zuen, barrez, Mari Carmen Gutierrez Aranzadiko irakasleak. Beste lauzpabost lagunekin, plastikozko poltsa esku batean eta erratza eta pintzak bestean, ikastolan kokatutako gunean zakarrak jasotzea egokitu zi-tzaion. "Orain nahiko lasai gabiltza, arratsalde partean akumulatuko da lana", azaldu zuen. 8.00etarako kalean ziren lanerako prest; zein ordurako bukatuko zuten, ezin jakin. Hala ere, pozik zeuden, "tarteka" aprobetxatzen baitzuten kontzertu edo emanaldiren bat ikusi eta lagunak agur-tzeko. "Hau auzolana da, ikastola bezala", gaineratu zuen Gutierrezek.

Hura bezala, Miriam Guridi eta Ana Arrizabalaga gurasoek ere "antolakuntza" zioen pegatina zeramaten kamisetan. "Festa? Bai, baina beste modu batean bizitzen ari gara gu aurten", aitortu zuen Guridik. Barra atzean egotea tokatu zitzaien, edariak zerbitzatu eta baso berrerabilgarriak banatzen. Izan ere, aurten lehenengo aldiz, Ikastolen Federazioak sortutako plastikozko 150.000 edalontzi banatu zituzten eta horrek garbitze lanak ere erraztu zituen.

Beste hainbat boluntariok, ordea, jai giroa urrutiagotik bizi behar izan zuten: bai aparkalekuetan, eta baita herriko sarreretan ere, trafikoa antolatzeko lanetan ari ziren. Antolatzaileek ia aparkaleku guztiak bete zirela nabarmendu zuten baina auto ilara luzerik ere ez zela sortu, ez goizean eta ez arratsaldean. Autobusak ere normaltasunez ibili ziren. "Dena aurreikusitako moduan atera da eta hori da seinalerik onena", aitortu zuten antolatzaileek.

Bazkalaurrerako, jada, jendetza zegoen gune gehienetan, Labegaraieta kiroldegian kokatutakoan eta Artabilan, batez ere. Orduan hasi ziren kontzertu eta ekitaldi nagusiak. Anje Duhalde, Pantxoa eta Peio, Txan Magoa eta Betizuek, bereziki, ikusmina sortu eta gazte eta ume gehien bildu zituzten ordu horretan. Ordurako, Aranzadi ikastola hartzen duen Erret Seminarioan bertan herri bazkaria prest zuten beste hainbat lagunentzat. Beste batzuek, ordea, ibilbidean zehar prestatutako oilaskoa edo bokatak nahiago izan zituzten, aukeran. Eta bazkalostean heldu eta familia asko etxerako bidean zeudenean, gazteek hartu zuten festarekin jarraitzeko ardura. Esne Beltza, Kauta, Emon eta EH Sukarra taldekoek jarri zuten musika taula gainean eta Kilometroetara gerturatutakoek saltoka erantzun zuten. Aranzadi ikastola Bergarako herriak sortu zuen, eta gerora begira bere 700 ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzen jarraitzeko herriari dei egin zion atzo. Bergararrek ez zuten hutsik egin eta zazpi lurraldeetatik gerturatutakoek, ere ez. "Oso-oso pozik gaude".
PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |