DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
¿Reserva?
Gutun Nagusia
Machismo
La solución más barata y rentable contra el absentismo
Sestao Knutsen
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Sestao Knutsen
Amatiño
Antena-puntaz Portugaleteko zubi zintzilikaria jo arren, Sestao Knutsen gasontzia ostiralean itsasoratu zen harro asko. Titanic (275 x 28) ospetsuak ez zuen horrenbeste zailtasunik izango, Sestao Knutsen (284 x 42,5) galanta baino txikiagoa zen-eta.

Julio Caro Barojak esana da: "Euskal Herriak garai oparoak bizi izan ditu itsasora begira jarri denetan eta krisialdi latzak, aldiz, bizkar eman dionean".

Segurutik horrela da, Sestaoko ontziolen berrikuntza ez da-eta krisialdiaren lekuko, euskal industriaren indarberritzearen adierazgarri baino.

Sestao Knutsen gasontzia euskal ontziolen tradizioari darion emai-tza baino zerbait gehiago da, gure ontzigintza ez baita honez gero lehiakorra, zurajean, errementaritzan edo galdaragintzan on samarra delako, goi mailako teknologia garatzeko gauza delako baino. Murueta eta Ingeletric enpresak ez dira nazioarteko merkatuetan nagusituko ontzi ugari sailean egiteagatik, banakako bereziak egin ahal izateagatik baino. Tradizioa bai, baina baita ikerkuntza eta garapen dezente ere.

Halere, tradizioari zor zaion atxikimendua ere ez da baztergarri. Ostiralean milaka lagun alaitu ziren Ezkerraldean eta pozarren ibairatu ontzi garaua ikusteko. Ez da gero berdin egunero hainbat auto, bizikleta edo makina anonimo kaleratzea ala lau urtetik behin izen eta guztiko itsasontzi bakarra uretaratzea.

Anekdotarik ere ez zen falta izan, itsasora bidean ontziaren antenak zubi zintzilikaria jo zuenean. Ostiral arratsaldeko itsasbehera 1,64 metrokoa zen. Orain astebetekoa, berriz, 0,51 metrokoa. Metro luze hori erabakigarria da izkirak har-tzeko eta, itxuraz, baita gasontzi erraldoiak itsasoratzeko ere. Dena ez da teknologia…
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |