gernika-lumo. Ingurumen sailburuak, Esther Larrañagak, Urdaibaiko paduretan oreka ekologikoari kalte egiten dion landare inbaditzaile bat kentzeko abian jarri zen proiektu pilotoaren emaitzak argitaratuko ditu gaur. Baccharis halimifolia kentzeko tratamendua uda aurretik hasi zen kutsatuta dauden 88 hektareatatik 15etan. Txikienak eskuz kendu dira eta handiak herbizidekin eta lanaren jarraipenarekin etorkizunean tratamendu egokia egiteko teknikak aztertzen ari dira. Argazkia: Iñigo Alberdi