DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kostaldea
El Ayuntamiento completa un estudio de desarrollo estratégico local de Mundaka
Ekimenez beteta dator aurten ere gernikako berbalagunak
Landare inbaditzailea kentzeko proiektua
Ekimenez beteta dator aurten ere gernikako berbalagunak
Sustatzaileek jendearen partehartzea eskatu zuten mintza praktika lantzeko.
gernika-lumo. Aurreko urteetako arrakastari jarraituz, aurten ere Gernikako Berbalagunak ekimena ekitaldiz beteta dator. Sustatzaileek (AEK, Aita Villasante Udal Euskaltegia, Busturialdean Euskaraz Bizi eta Udala) ikasturte berria aurkeztu eta jendearen partehartzearen garrantzia azpimarratu zuten. "Dirua izatea ondo dago baina guk behar duguna mintzalagunak dira, azaldu zuen Pili Ibarrak.

Berbalagunaken parte hartzeko nahikoa da 16 urte baino gehiago izatea eta, ostean, osatuko diren taldeetan izateko konpromisoa har-tzea. Ibarrak azaldu zuen legez, "ordutegi batzuetan zailagoa da taldeak osatzea, batez ere goizetan".

Euskaraz aritzeko batuko diren taldeak antolatu gabe daude oraindik, beraz ikastaroak, hitzaldiak edota irteerak datorren urtarriletik aurrera izango dira. Iaz bezala dantza, larrugintza, irrintzi, enkuadernazio, etxeko konponketa eta beste hainbat ikastaro emango dira; tarota, mitologia edo landarediari buruzko hitzaldiek jarraipena izango dute eta mendi edo natura irteerak errepikatuko dira. "Berritasunik ere egongo da, gantxilo edo txalak egiteko ikastaroekin, esate baterako", aurreratu zuen Ibarrak.

Udalarekin hitzarmena Ekimen honekin aurrera jarraitzeko, Gernika-Lumoko Udalak, AEK Euskara Kooperatiba Elkartearekin 2004an martxan jarri zuen hitzarmena urte betez luzatzea erabaki du. Hau dela eta Udalak 14.000 euroko diru laguntza eskainiko dio Berbalaguna egitasmoa garatzeko. Gainera, Udalak bere aurrekontuan diru-partida bereziak burutuko ditu Berbalagun programarekin lotuta, guztira 12.000 euro ekintza ezberdinak egiteko. >Iñigo Alberdi
PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |