DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Pier Paul Berzaitz, maite duen antzokiaren aurrean. Argazkia: Zigor alkorta
kultura
Doce artistas vascos coetáneos exponen en el Guggenheim, 'Cada uno a su gusto'
"Las actrices se tomaron tan en serio sus papeles que los rodajes llegaron a ser traumáticos"
Pier Paul Berzaitz lehen aldiz ariko da bakarka Arriagako antzokian larunbat honetan
'Anna Bolena', de Donizetti, en Bilbao y con un exigente reparto
El planeta de Millás en la galaxia Boris
4 Brothers and A Ghost inicia hoy el circuito de jazz blues de Bizkaia
"Escribir es el gran placer de mi vida", afirma Vicente Molina
Aitor merino opta AL goya por su cortometraje 'el pan nuestro'
Pier Paul Berzaitz lehen aldiz ariko da bakarka Arriagako antzokian larunbat honetan
Urbeltzen Axeri borda bertan behera geratu eta gero, patuak ekarri dio esperientzia ahaztezin hori.
Andoni Iturbe
BIlbo. Muskildiko abeslaria pozik dago egokitu zaion aferarekin. "Oso polita da hona etortzea. Esperien-tzia bakarra da", aitortu digu bere ustez Euskal Herriko antzokirik ederrena den aretotik. "Ez dago gurean horrelako leku askorik", dio. Begiak bereziki pizten zaizkio larunbateko hitzorduarekin. "Uste nuen ez zela gertatuko eta gertatu da. Behar dut egin. Patuan sinesten dut", esan digu. Izan ere, Urbeltzen lan bat zen larunbat honetan ematekoa, baina aldaketa batzuk gorabehera, Berzaitzek bere azken diskoa (Lili baten kantorea) aurkeztuko du.

Aukera paregabea izango du bizkaitar publikoarekin garai bateko arrakastak eta azken laneko lanak tartekatzeko. Baratze bat, Xalbadorren heriotzean... entzun ahal izango dira baina Berzaitzek hiru kantu berrirekin gozatuko du entzulea: Itsasoa urrun doa, Begiratzen dit (Itxaro Bordak idatzia) eta Jan Hassalle diputatuaren omenez idatzitako abesti bat okzitanieraz.

Hassalle diputatu kementsu bat da, Pariseko parlamentu aurrean gose greba bat egitera heldu zena 23 egun luzetan japoniar kapitala duen enpresa bat itxi ez zezaten. Aspeko gizon hori ez du ezagutzen, baina bidali dio abestia jakin zezan bere lehia goratu nahi izan duela.

burges bizirik ez Abesti hori egiteko nahiak agertzen du Berzaitzen mundu ikuskera. "Kantuaren bidez biziari beste gustu bat eman diezaiokegu", adierazi digu. Berak banketxe batean egiten du eta bizi ahal izango zukeen burges baten modura, telebista ikusten e.a. Baina ez omen du bizitza mota hori nahi. "Ezin gara bizi ahal publikorik gabe", gogoratzen du. Bere ama ere abeslaria zen eta egun 84 dituela ere, harro dago bere semea Arriagan egotearekin. "Haren aitaren aita, Irlandatik etorri zen Irati basora egur egitea", esan digu. Aurrekari horrekin ikusten da Berzaitz pasta bereziko dela. Kontzertu asko egiteko nahia badu ere, egitasmorik ez zaio falta. Orreaga ikuskizuna estreinatuko du Baionan 20008ko uztailaren 26an. Berak idatzi du dantza, abestia eta zaldien edertasuna biltzen duen proiektua. Orreagako guda euskal ikuskizun berritzaile batetik kontatzeko premia Baionako auzapezak ere estimatu zion, hark euskal gaiei "buelta bat" emateko gogoa zuelako.

"Pastoralek mito bereziak kontazen dituzte eta horien beharra ere badago", esan digu. Arriaga an-tzokian hiru pastoral aukeztutakoa da. Gogoratzen du nola etorri ziren 1991. urtean muskildarrak. "Askorentzat lehen aldia zen Hegoaldera etortzen zirela. Oraindik afer hura gogoratzen dugu herrian", dio.

Garai hartatik gaur arte makina bat lan egin du euskal kulturaren alde, baina ilusiorik ez du galdu. "Ez badut nire lanean sinesten, nork sinesteko du orduan?", hausnartu du. Arriaga bezalako antzoki batean berriro abesteko aukera izan dezan, aipatzen du lanean jarraitu behar duela, "eskaretzetako leku beltzetan abestea ohituago nago", dio, umiltasunez.
PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |