|
|
|
Zirrikituetatik begira
|
|
Moran eta paisaiak
|
|
Josu Lartategi
|
|
 |
thomas Moran paisajista amerikarraren irudiak ikusteko aukera noiz eta nola errazago, orain eta hemen baino. Orain, hemen nagoelako. Hemen, oinez noalako etxetik edo lantokitik koadroaren ondo-ondoraino.
Zertaz nabilen? Ba Guggenheim Museoaz, noski. Gaur bezalako egun batean, duela hamarkada bat, abian jarri zen, batzuen txalo artean eta bestetzuen txistu artean, eta gehienen ezjakintasunezko begirada aurrean. Neuk ere neure burua kokatu nuen orduko hartan, eta uste dut ez naizela lehengotik lar mugitu.
Irakurri diot Lazkanori zerbait, Koldobika Jauregiri ere bai, eta Erramun Landari eta Dora Salazarri. Eta denek dute arrazoia, aldeko zein kontrako zein tarteko iritzietan. Artea ikustea gustatzen bazaizu gozada bat da zenbat gauza ikusteko aukera daukazun, hemen eta orain, bestela oso urrun edo argazkietan ikusiko zenituenak. Baina egia da ikusten duzun hori New Yorken erabakitzen dutela, egia da kolonizazioaren aurpegi kulturala dela, egia da artearen dirutza eta negozioa dagoela tartean, egia da ikuspegi ekonomizistak (turismoa, zerbitzuak, hiri-eraberritzea…) aipatzen direla artistikoak baino gehiago, egia da erakusketa asko oso zalantzagarriak direla (Armani, motorrak eta halakoak), egia da denok ordaintzen diegula eta beste kultur esparru ba-tzuetara dirurik ez dela heltzen... baina aizue, egia ere da noizean behin Thomas Moran bezalako ustekabeak agertzen direla. Arte-kontsumitzailea naizen partetik gozada bat da.
Asier Etxeberriari asteon irakurri diodan bezala, nik ere Guggenheim barruan begiak ixteko ariketa egin dut. Bai. Zuzen da. Artea dago orain. Baina autoak, tximeletak, dendak, bokatak eta beste hamaika paisaia mota ere egon liteke. |
|