|
|
|
Garbiñe Urresti Ondarroako alaba kuttuna izendatuko dute
|
|
Herria eta euskal politikari lotutako bizi aktiboa izan ostean udan honetan hil da.
|
ondarroa. Ondarroako Udalaren Gobernu Batzarrak Garbiñe Urresti Aranbarri Ondarroako alaba kuttuna izendatzea erabaki du.
Urresti Bilbon jaio zen 1912an, eta bizi aktiboa izan ostean udan hil zen Venezuelan. Ondarroari eta euskal politikari lotutako bizi interesgarria eta aktiboa izan zuen, famili abertzale eta jeltzalekoa zen eta horregatik Gerra Zibilaren garaian, alemaniarrak Baiona hartu zutenean, famili osoarekin alde egin behar izan zuen Venezuelara. Bertan bizi ekintzailea izan zuen, Emakume Abertzaleen Batzarraren lehendakaria izanik eta Radio Euskadin ere arituta. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskal Diasporaren Batzarrean Venezuelako euskaldunen ordezkaria ere izan zen. >a.g. |
|