DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
23-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Euskadi Nafarroa da
Gutun Nagusia
Educación
Mayor Oreja no condena el franquismo
Nori berea
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Nori berea
Loren Suárez
lau hilabete pasatxok eman egin didate ,besteak beste, nire txoko hau kaleko komentarioetan oinarritzeko lizentzia eta parada; eta zer pentsatua sortarazten duten bizipenek irakurketa xumea merezi dutelako uste inozoan, aritu naiz huntaz edo hartaz pare bat berba helarazten, sikiera, astirik behin.

Eta, zinez, nago ene istorioak ez ote diren axolagabekeriaren txokorako bidea hartzen hasita; izan ere, edozein txokotara besterik ez dugu jo behar gure berbak zein kolorez tindaturik dauden ohartzeko. Informazioa jaso, aztertu, galbahe pasatu eta loratzen hasitako krabelina plazaratu, gogoko ideiez pintatua.

Gizateriaren patua aurreiritzien koloreak tindatua-edo dagoela zioen garaiko filosofoak, eta ondokoaz berba egiteko aukera bat bera ere ez dugu galduko interesgarri suerta dakigukeen xuxurlarik lau haizetara zabaltzen bada, arinkeria osoz.

Nolanahi ere, komentarioetara ohitzen hasita gabiltzala iruditu arren, lantzean behin ongizate gizarte ditxosozkoari astindua ederra eman nahirik, antigoaleko demonioak eta oroimen eskaseko gizasemeok agertzen zaizkigu; batetik, Francoren garaiak losintxez apain-apain, eta espiritu santuaren barrenak ausardiaz beterik husten bestetik; oraingoan ere Orejakeriak.

Ez naiz balentrietan aritzen den jendea larrutzen duen horietakoa eta are gutxiago, politika munduko marrazoetan Maragali ukatzeko alzheimerrek jota dagoela aitortzeko agertu kemena, inondik ere, ezgauza naizenean.

Mayor Orejarena, berriz, ez dut oso ondo konprenitzen. Zilegi al da gizaseme honi, gaixotasun bera pairatuagatik ere, dagokion nolakotasuna kolore guztietako hedabidetan ez aitortu izana?

Izan gaitezen politikoki zuzenak, faborez, eta eman diezaiogun bakoitzari zor zaiona.

Jainkoaren legeak dixit eta.
PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |