|
|
|
Zirrikituetatik begira
|
|
Idazleen hankartea
|
|
Xabi Larrañaga
|
|
 |
doris Lessing iraniarrari eman diote Literatura Nobel Saria, eta zenbait feministak gogoratu du emakumea dela, eta emakumea delako ia goratu. Agian ez da ezaguna haren azkenaldiko aitorpenik: "Emakumezkoon askatasunak gehiago zor dio zientziari feminismoari baino, askoz gehiago egin baitute gure alde pildorak eta garbigailuak ideologia horrek baino. Ez dut inolaz ere feminismoaren ikurra izan nahi".
Oso emakume gutxik jaso du sari hori, eta batzuk konpentsazio edo ordaina hasi dira eskatzen. Doris Lessingen berririk ez zuen lagun batek "ya tocaba" esan dit normal-normal, eta deblauki zalantza sortu: Suediako Akademiako epaimahaikideek irizpide bera erabiliko ote zuten? Hori al da idazlearen lana epaitzeko modu modernoa? Gauza jakina da emakumeak baztertuta egon direla eta hamaika lekutan oraindik ere baztertuta segitzen dutela. Baina hankarteari begira egindako bazterketak eta eskaini nahi den laguntzak, biok, itxura aldatzen diote errealitateari, gezurra zabaltzen dute gustoko ez duten egia estaltzeko.
Eta horretan tematzea arrisku-tsua da. Izan ere, ya tocaba bezalako arrazoiak onartu eta bultzatuz gero baliteke matxismo berritua garatzea. Hurrengo urtean Assia Djebar edo Nawal Al'Saadawiren liburuak sarituko balituzte batek -emakume zein gizonek- pentsa lezake berriro ya tocaba hori, eta zalantzaz beteriko justizia literarioa dagoen lekuan zalantzarik gabeko diskriminazio positiboa ikusi eta txalotu. Nik nahiago mila aldiz Belen Gopegui Lucia Etxebarria baino, eta nahiago Guillermo Rosales Carlos Frabetti baino, eta nahiago Amos Oz Maruja Torres baino, eta nahiago Dubravka Ugresic Peter Handke baino. Zorionez, irakur-tzeko begiak eta gozatzeko neuronak praketatik urrun baitaude. |
|