 |
|
|
 |
Jesus Atxa. Argazkia: deia |
|
|
|
Jesus Atxa Agirre euskaltzain ohorezkoa hil zen atzo Iruñean 87 urte zituela
|
|
Bizkaian izan zen bezala, gero ere Nafarroan, ikastolen munduan sortzaile, bultzaile eta irakasle izana da Atxa
|
 |
|
S. ATUTXA
|
 |
Bilbo. Jesus Atxa ohorezko euskaltzaina hil zen atzo Iruñean 87 urte zituela, Akademiako iturriek jakinarazi zutenez. Atxa Aretxabaletan jaio zen, 1920ko maiatzaren 28an, eta 14 urte bete arte herriko eskolan ikasi zuen.
Gero, 1936an, gerra garaian, Jesuita artean egin zituen hurrengo zazpi urteak: zazpi hilabete Belgikan nobizio eta beste hamasei hilabete Caracasko nobiziatuan, bi urte Kolonbiako Santa Rosako Seminarioan, eta beste hiru urte Bogotako jesuiten Unibertsitatean, Filosofia eta Letrak ikasketak egiten. Pedagogia ikasketak ere eginak ditu. 1942. urtean, 23 urte zituela, Jesuitak utzi zituen eta Caracasera itzuli zen. Aldi batean, bere kabuz aritu izan zen lanean.
Ion Oñatibiarekin eta bere lagun-tzaile izan zen Argia aldizkarian. Caracasen izan zen bitartean, Eusko Etxeko abesbatzako partaidea izan zen.
1945an, Euskal Herrira itzuli zen: Elorrio eta Aretxabaleta artean igaro zuen urte pare bat edo, eta beste askoren artean Juan Luis Izagirre eta Lontxo Peña izan zituen adiskide; UDA izeneko elkartea sortu zuten eta Atxak futbolerako eta mendizaletasunerako barruan zeukan grinari ere irtenbidea eman zion.
1960an erabat murgildu zen Euskal Kultur eta ikastolen munduan. Bilbon, EDILI (Edición de Libros) erakunde euskaltzaleko zuzendari izan zen. Aretxabaletako ikastola sortu zuen, Sarasua eta Angel Gabilondorekin batera.
Bestetik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren sorreran parte hartu zuen. Horren harira, beste hiri batzuetako kultur asteak eta egunak zirela medio, eratzen ziren liburu eta disko azoken antolatzailea izan zen, hala nola Eibarren, Arrasaten, Bergaran, Gasteizen, Iruñean eta Zarautzen.
Bizkaiko lehendabiziko ikastolen bultzatzaile sutsua izan zen Jesus Atxa.
Suertea eta ohorea Lehendik Bizkaian izan zen bezala, gero ere Nafarroan, ikastolen munduan sortzaile, bultzatzaile eta irakasle izana da Jesus Atxa: 1970. urtean Iruñeko San Fermin ikastolako zuzendari izendatu zuten eta bertan ihardun zuen 1984 arte, alegia, jubilatu zen arte: "Suertea eta ohorea niretzat euskararen alde lan egin ahal izatea", adierazi zuen behin Atxak.
1977an Nafarroako Ikastolen Elkarteko sorreran parte hartu zuen eta urte bat geroago Carlos Santamariaren gidaritzapean, Euskal Kontseilu Orokorrean, Hezkuntza Sailean, hartu zuen parte. 1990an Nafarroako Ikastolen Historiarako Artxiboetako arduradun aukeratu zuten, Ikastolen Elkartearen babesean. Orain gutxi arte ordu batzuk ematen zituen Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoi-tzan, "geroari begira, Ikastolen Historiari dagozkion paper artean buru-belarri sartua, bide batez ikastola bakoitzaren historiatxo liburuak idatziz". Izan ere, ikastola ba-tzuetako historia laburpenak argitaratuak ditu. Dozenaren bat ipuin euskaratu eta argitaratu zituen, Jon Oñatibiarekin. |
|