DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
24-10-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Arana Martija, atzo, Jakinek Donostian duen egoitzan. ARGAZKIA: RUBEN PLAZA
kultura
Luces y sombras tras el telón
Aulestia regresa al Buen Pastor
Subastan el 'tamayo' que apareció en el cubo de la basura
Jesus Atxa Agirre euskaltzain ohorezkoa hil zen atzo Iruñean 87 urte zituela
`Jakin´ aldizkariak omenaldi "xume" eta beroa eskaini dio Jose Antonio Arana Martijari
Fallece a los 74 años el artista estadounidense Ronald B. Kitaj
El escritor Rubén Ruibal, Premio Nacional de Literatura Dramática
`Jakin´ aldizkariak omenaldi "xume" eta beroa eskaini dio Jose Antonio Arana Martijari
Donostian egindako ekitaldian Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Pruden Gartziak hartu zuten parte
Teresa Sala
DONOSTIa. Jose Antonio Arana Martija (Gernika-Lumo, 1931) bibliografo, musikologo eta euskaltzain emerituak omenaldi "xume" eta beroa jaso zuen atzo Jakin aldizkariaren eskutik. Izan ere, argitalpenaren 161. zenbakian eta Historia bizia sailean elkarrizketa luze eta sakona egin baitio Miel A. Elustondo idazleak. "Benetako omenaldia autore baten bizi-tza ezagutzera ematea da, eta elkarrizketa honekin bide horretan abiatu besterik ez gara egin", azaldu zuen Jakineko zuzendari den Joan Mari Torrealdaik. Berarekin batera, aldizkariko kontseilu editorialeko kide Joxe Azurmendi, Azkue Bibliotekako zuzendari Pruden Gartzia eta Miel A. Elustondo idazleak hartu zuten parte ekitaldian.

Jose Antonio Aranak hitzaldi labur bat eskainiko zuela agindu eta konplitu egin zuen esandakoa. Bi hitz eskaini zituen. Lehenengo Karlos Santamaria gogoratu zuen: "Santamariari esker egin genuen Jakin aldizkariaren aldaketa, eta Arantzazuko teologia aldizkaria izatetik euskal kultura eta zien-tziaren argitalpena izatera pasa zen". Ondoren, "musikaren bidez hitz egitea" gustatuko litzaiokeela aitortu zuen Aranak, "baina horretarako, bertsolaria izan behar da eta bertsolariek, maiz, harresi bat aurkitzen dute, emozioak ez duelako beti uzten norberak esan nahi duena azaltzen".

'bizitzaren zukua' Eskerrak eman zizkien Aranak Jakin aldizkariari, bere familiari, herriari eta komunikabideei. Izan ere, bere aburuz, "irrati, telebista eta egunkarien eskuetan dago euskal kulturaren gidaritza eta zabalkundea". "Beharrezkoa dugu mundu mediatiko honetan komunidabideek euskal kulturaren alde zer edo zer baino gehiago egitea", gaineratu zuen.

Jakinek argitaratu berri duen elkarrizketari dagokionez, Aranak, bere bizitza islatzen duela esan zuen. "Elustondori esker, aldizkariak nire bizitzaren zukua atera du eta jendaurrean ipini, sarritan gozoa izango da eta sarritan garra-tza", esan zuen gernikarrak.

'borondate handikoa' Miel A. Elustondok, ordea, esker oneko hi-tzak luzatu zizkion euskaltzainari. "Atsegin eta eskuzabal bere etxeko ateak ireki zizkidan, eta baita bere baitako jakintza bideak erakutsi ere, nola irakasleak ikasle hasi berriari", adierazi zuen. "Borondate handiko gizona da, gauza asko egin nahi dituena eta denetara heldu ezinik dabilena, euskara eta musika ez ezik, beste amodio bat daukana: familia", gaineratu zuen.

Pruden Gartziak, bestalde, 16 urte zituela telebistan japoniar bat euskaraz hitz egiten ikusteak sortu zion harridura aipatu zuen. Gernikan 1980. urtean Euskaltzaindiaren eskutik izandako topaketen berri ematen ari ziren eta beranduago jakin zuen Gartziak Jose Antonio Arana bertan aritu zela, antolatzaile lanetan. Gernikarra "abertzalea" dela azaldu zuen, baina baita "Unamunozalea eta Azkueren jarraitzailea" ere. "Azkue abertzalea zen eta politikarekin interesatu bazen ere beti eman zien lehentasuna kulturari eta euskarari, Aranak bezala", adierazi zuen. Joxe Azurmendik Arana "euskaldun unibertsala" dela adierazi zuen; "interesetan, estudioetan eta jardunbide nahiz presentzia sozialean ere anitza". Jakin aldizkariaren egoitzan egindako gorazarrea omenduaren hitzekin amaitu zen: "Nik landatutako lurra jorratuko dute etorriko diren apirilak, eta hortik sortuko dira udaberriko lorak".
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |