Bermeoko Udalak lan arriskuen prebentziorako politika ezarriko du laster
Langile guztiek bete beharko dituzte neurriak bestela amonestazioak ezarriko ditu udalak.
a.g
bermeo. Lan arriskuen preben-tziorako politika berria ezartzeko konpromisoa hartu du Bermeoko Udalak. Politika berri honen erantzukizunak eta neurriak Udaleko maila eta arlo guztietako langileek bete beharko dituzte, bestela santzioak edo amonestazioak jasango lituzketelako.
Udaleko lan prebentzioko batzordetik adierazi dutenez "konpromisoa argi adierazten dugu eta gure egiturako osagai guztiei helarazten dizkiegu langile guztien helburu sozialak lan bizitzaren kalitatea hobetzea izan behar delarik".
Udaletik ziurtatu duten bezala "prebentzio kultura" bultzatuko dute eta agertutako arrisku egoeren gerorako zuzenketa sinplera mugatuko ez diren jarduerak sustatuko dituzte. Honetarako lanetik eratortzen diren arrisku hauen ezagutza hobeago bati zuzendutako prestakuntza eta informazio jarduerak garatuko dira.
Bermeoko alkatea den Xabier Legarretak esan duenez ekintza hauekin langileen partehartzea bultzatuko da euren osasun eta segurtasuna bermatzeko.