Bilbao. Txalapartari dedikaturiko jardunaldia egingo da larunbatean New Yorkeko Eusko Etxean. Izan ere, Oreka TX taldeak kontzertua emango du bertan, eta gainera, Nomadak TX dokumentala jarriko da. Eusko Etxeak 17:00etan irekiko ditu ateak eta 21:00ak arte egongo da zabalik larunbat arratsaldean. Modu honetan, Oreka TX osatzen duten Igor Otxoa eta Harkaitz Cano txalapartariek lehenengo aldiz joko dute euskal etxe batean.
Nomadak TX dokumentala Seattle hirian aurkeztu zutenean, bertako euskal etxeko zenbait kide izan ziren estreinaldian, baina bi musikariek inoiz ez dute jo euskal etxe batean. Igor Otxoak adierazi dionez, "orain taldea AEBtako euskal etxeetatik bira bat prestatzen ari da", eta udazkenean zehar egitea espero dute. Datorren larunbatean, kontzertua emango dute New Yorkeko Eusko Etxean. Aurretik, Nomadak TX dokumentala ikusi al izango da; ondoren, Made In NY euskal pintxoak dastatuko dira, eta sabela bete eta gero izango da aukera Oreka TX-en kontzertua ikusi eta entzuteko. >deia |