bilbo.Egunkaria-ren auzi ekonomikoan inhibitzeko eskatu dio Miguel Angel Carballo fiskalak Auzitegi Nazionaleko zigor salari eta auzia Donostiako Instrukzio Epaitegiak har dezan. Bere irudiko, ez dago ETArekin inolako zerikusirik eta, horrenbestez, auzibide arrunta beharko luke, "delitu horiek Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak" ez direlakoan.
Kontabilitatearekin, zergekin eta diru-laguntzekin zerikusia duten hainbat delitu leporatzen dizkie Dignidad y Justicia elkarteak Egunkaria-ren auzi ekonomikoan inputatuta dauden zortzi lagunei. 13 urtetik 26 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu dizkie ustezko delituagatik.
Egunkaria-ren sumario nagusian, ETAren eta egunkariaren arteko lotura ikertzen ari dira eta zazpi dira auzipetuak. >deia |