DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
15-11-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
La real palabra del Rey
Gutun Nagusia
Cinco minutos
Hasta Montilla
Gaztain usaina
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Gaztain usaina
Goizalde Landabaso
gaztain usainarekin etorri ohi zait negua. Ez dut esango udagoienik egon ez dagoenik, baina gaztain erre usainak hotza ailegatu dela diost. Eta amaitutzat jotzen dut aurreko urtaroa. Ez da bidezkoa, badakit. Eguraldiak agintzen du, ordea. Honek esan nahi duen guztiarekin, alegia; gizakiok urtaroei hasiera eta amaiera ezartzen diegula baina eguraldiak ez digu jaramonik egiten. Nik ere aspaldi erabaki nuen urtaroen hasiera eta akabukoak neure gorputzak adieraziko zituela. Honezkero ailegatu da negua. Metro sarreran etxola bat dago, egurrezkoa. Hilabeteetan zarratuta egoten da, baina aste honetan zabaldu dute. Hotzarekin. Gaztain-erre saltzaileak ere badaki urtaroak egutegitik at daudela. Iaz emakume nagusi bat zegoen; aurton, berriz, mutil gazte bat. Gustatuko ote zaio gaztain erreen usaina? Metro gutxitara hurbilduz gero usain dezakezu gaztainak erretzeak isurtzen dutena. Itzel gustatzen zait. Gaztain erreak eurak baino gehiago. Urtaro hau gustatzen zait. Estalita goaz, deseroso sentitzen gara, bakteriak indartsu egon ohi dira. Nahi duzun guztia. Maite dut negua. Metrora bidean etxola zabalik ikusteak poztu dit eguna. Erosi dut dozena bat gaztain. Eskuak berotu ditut kukurutxuarekin. Ummmm... hura usain zoragarria. Gaztain pare bat jan dut eta osterantzekoak sakelean sartu ditut. Urruntzen naizen heinean usaina desagertu eta gaztainak hozten doaz. Hotza sentitzen dut eskuetan eta aurpegian ere bai. Haizea altxatu eta giroaren umeltasuna handitu da. Berokiak zabalik uzten dituen zirrikituetatik sartzen da ho-tza. Besoetatik gora. Eskua sakelerako eta gaztainak ikutu ditut. Epel daude. Eurengana ere ailegatu da hotza. Zorakeria izan arren kalera bueltatu naiz, gaztain erreen txokora. Jendea arineketan doa hotzatik ihes egin guran. Gazteen erreen usaina berriz ere. Argi dago, negua berton da.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN DE BOB DYLAN
Colección antológica de la obra musical de Bob Dylan exclusiva para coleccionistas.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |