DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-12-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Iluminación navideña, el total es lo que cuenta
Gutun Nagusia
Lo propio
Ilusiones de superioridad
Euskadiko Federazioa
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Euskadiko Federazioa
Amatiño
batek daki zer gertatuko ote litzatekeen Espainiako Futbol Federazioak hurrengo partidua aurkezteko prentsaurrean informatuko balu, bere selekzio nazionalaren izena aldatzea erabaki duela eta, zenbait jokalari gusturago sentitu daitezen, aurrerantzean espainiar selekzioa ez dela "Espainia" izango, "Estatu española" edo baino.

Jakina hori ez dela gertatuko, gertatuko balitz sekulako iskanbila sortuko litzatekeela, alderdiek kontuak eskatuko lizkioketela Gobernuari eta, beti ere, Espainiako Federazioaren presidenteak ez lukeela turroirik karguan jango. Ba, Euskadiko Federazioaren lehendakariak horixe egin du eta ez da ezer pasatu.

Bai. Euskadiko Futbol Federazioaren lehendakaria prentsaurrean agertu zen Gaboneroko partidoaren berri emateko eta, Kataluniaren kontra jokatuko duela informatzeaz gainera, bat-batean jakinerazi zuen San Mamesen zelairatuko den taldea ez dela "Euskadi" izango, "Euskal Herria" baino, zenbait jokalarik nahiago omen duelako. Tira, onenean ere, ez da serioa.

Nik ez dakit Herri honen izenak Eskual Herria, Euskal Herria, Baskonia, Euskaria, Euskadi ala Euzkadi izan behar ote duen. Dakienak esan dezala. Baina, bitartean, hiru gauza garbi dauzkat.

Bat. Eten barik memoria historikoa aipatzen dugun Herri honetan ez dagoela Euskadiko Futbol Taldeak 70 urtez izan duen izen ofiziala prentsaurrean aldatzerik. Bi, partidua antolatzen duen Federazioa ez dela Euskal Herrikoa, Euskadikoa baino, eta ez badu bere izenean sinestean hobe duela aurrenik izenez aldatzea. Eta, hiru, federazioa dela jokalariak gonbidatzen dituena, futbolean egiteko, ez gonbida-tzailearen izena aldatzeko. Eta, noizbait "selección vasco-navarra" edo gustukoago balute?
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |