DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-01-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
2008
Unamuno gurea
Urbanitas
Menudo éxito, cardenal
Gutun Nagusia
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Unamuno gurea
Amatiño
eusko Jaurlaritzaren Hizkun-tza Politikak 55,4 milioiren aurrekontua du aurten. Zenbaitek gutxitzat salatuko du eta beste hainbatek gehiegitzat, baina Unamunok alferrikotzat joko luke, haren ustez hobe genuke-eta euskara lasai hiltzen utzi eta gaztelaniaren ondareaz jabetu.

Orain ehun urte, 1908an, Alfontso XIII.ak Bartzelonara egindako bisitan, alkateak katalanez egin zion harrera eta Erregek gaztelaniaz erantzun. Ekarrizketa elebidun harek espainiar intelligentsia berotu zuen eta beroenetakoa Miguel de Unamuno izan zen. Bilbotarraren ustez, alkateak hiritar guztien izenean hitzegin zuen eta, bartzelonatar guztiek zekiten hizkuntza bakarra española zenez gero, demokraziak eskatzen omen zuen gaztelaniaz hitzegin beharra.

Jakinak dira Unamunoren gaztelaniaren aldeko apologiak eta euskara, galiziera eta katalanaren kontrako iritzi-miritziak. Unamunoren ustez Espainian nazio bat, kultura bat eta hizkuntza bat baino ez zen. "Sólo nos faltaba que en Barcelona hubiera una universidad en catalán" eta honelakoak idatzi zituen jakintzaren izenean.

Unamunok bazekien suspertzen ari ziren aldarri politikoen berri eta denak iruditzen zitzaizkion onargarri, hizkuntzarenak izan ezik: "Cobren toda la autonomía municipal y provincial que quieran, puertos francos, libertades y privilegios y fueros de toda clase; pero todo lo oficial (...) en español y, sobre todo y ante todo, la enseñanza pública en sus grados todos".

Egoera zeharo aldatu da geroztik baina ez Unamunok nahi bezala. Auskalo 55,4 milioi asko edo gutxi diren. Jaurlaritza berberak 45 milioi emango dizkie ONGei Hirugarren Mundurako. Ezin esan behintzat gure zilborrari begira gaudenik.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |