DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
10-01-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
La ideología y los programas de los partidos políticos
Gutun Nagusia
Ingenuos
Aforismos
Txina eta Dakar
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Txina eta Dakar
Josu Torre
honako hau aitortzeak nere adinaren aztarnak ematen baditu ere, gure eskolageletan poto garden batzuk ziran, ia ikasturte osoan, Para los chinos afitxa batekin, eta gure txanponak biltzeko asmoz jarriak. Egungo Txina -jada- olinpikoaren aurrean, irri edo barrea sortzen duen oroimena, gutxienik ere.

Zirrikitu honetatik gaur dakusadanari hildoa jartzeko ezinbestekoa iruditu zait aurridatzi hori. Alegia, hurrengo lerroetan Txina, Dakar eta gure (mendebaldar) arteko lotura aipatu nahi ditudalako.

Iragan asteburuan notizia nagusi izan baitira honako bi hauek. Bata, Txinak miloika yuan inbertitu eta miloika lanpostu sortuko dituela Afrikako zenbait herrialdetan, halako edo holako meak ustiatze eta kudeatzeko.

Bestea, Sarkozy txikiaren ministroren batek esandakoari kaso eginez, Lisboatik Dakarrera egiteko zen karrera etetzea erabaki dutela antolatzaileek, Al Qaedak Mauritanian egin zezaketen eraso mehatxuaren beldurrez edo.

Txinako yuan guzti hoien Kontinente Beltzera joateak ezin digu aburu baikor bat besterik sorrarazi. Hau da, beraiek ez badute kudea-tzeko biderik, hori erraztuko dielako. Jakina, oraingoan ere, mozkinak kapitala jarri duenarentzat izango direla baina hori beti izan da horrela eta aurretiz Afrikara joan zirenak esklabo bidez egin zuten lapurreta hori eta oraingoan -dirudi- señores trabajadores izango direla afrikarrok.

Bigaren berria ere pozgaria da. Lasterketa etetzea alegia. Jakina baita mendebaldar kapitalista burutsuak erabat gaitzetsi dutela Txinaren erabakia. Nahiago dute beraien motor burrunba ikaragarri eta gasolina erre usainaz kutsatzea, lehenik miserian murgildu arazi zituzten herrialde eta gizakiak. Ongi Lisboa-Dakar etetzea.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |