DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
22-01-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Lord Ashdown y los guerreros afganos
Gutun Nagusia
Ahora
La Formación Profesional y el alumno-trabajador
Milako bat
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Milako bat
Pili Kaltzada
gaur egungoa, geurean inoiz bizi iz an den belaunaldirik arrakastatsuena da. Prestakuntza-maila bikaina dute, aukeratutako formazioa goi-mailako ikastetxeetan burutu dute, hizkuntzak normaltasun osoz maneiatzen dituzte, eta aisialdiarekin lotutako ongizatean hazi eta hezi egin dira. Aurreko hamarkadan goi-mailako langabeak izango ziren beldurra zabaldu bazen ere, errealitateak orain arte ezezagun zitzaigun kategorian kokatu ditu: mileurista bihurtu ditu. Aste honetan jakin dut azken bi urteotan ebakiaren prezioak adina handitu dela mila euroko soldata irrigarriarekin bizi behar duten herritarren kopurua Euskal herrian.

Paradoxa handia da. Inoizko gazterik prestuenak inoiz bizi izan diren baldintzarik txarrenetan ari dira beren talentuak inbertitzen; eta hori, kasurik onenean, gehienetan ikasitako guztia alferrik xahutzen ari baitira maila baxuagoko lan eskasetan. Paradoxa, bai, eta baita gaur egun aginte edo ardura-postuetan dagoen belaunaldiaren porrot erabatekoa. Denok gara partaide eta bidaide frakaso latz honetan. Inbertsio handia egin du gizarte honek belaunaldi prestuak lor-tzeko, eta orain beren gaitasunak garatzeko biderik ez zaie ematen.

Historian lehen aldiz, datorren belaunaldiak ez du bermaturik bere aurrekoen bizi-maila bera. Orain arte, alderantziz izan da beti. Aiton-amonek bazekiten gure gurasoak beraiek baino hobeto bizi ahal izango zirela, eta itxaropen horretan erraz jasan zitezkeen estualdiak. Gure gurasoek ere ongi zekiten guri emandakoak beraiena baino etorkizun hobea segurtatzeko balio izango zuela eta nekaturik baina, lasai egiten zuten lo. Zuetako zeinek opa diezaieke bere seme-alabei gaur egungo bizi-mailatik gorako bizimodurik? Nik ez, behin-tzat.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |