Argia astekariak 2008. urteko bere sariak banatu zituen
lasarte-oria. 2008ko Argia Sariak atzo banatu ziren Lasarte-Oriako jatetxe ezagun batean. Saridunak hauexek izan ziren: Interneteko Sareko Argia Saria: Euskarazko Wikipedia; Prentsa idatzia: Imanol Murua Uria; Publizitatea: "Euskarazko komunikabideak? Behar duzuna eta askoz gehiago" Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren kanpainak. Miren Azkarate Sailburuak jaso zuen saria; Telebista: Mihiluze (ETB1); Irratia: Arratsaldekoa (Euskadi Irratia); Merezimenduzkoa: Emilio Lopez Adan "Beltza". argazkia: sara santos