DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
28-01-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Coalición para la solución del contencioso vasco
Gutun Nagusia
Las ligas
La moda de Dios
Vicinayk bizi nahi
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Vicinayk bizi nahi
Amatiño
Sabino Arana Fundazioak aurtengo sarietako bat eman dio Vicinay Kateak izeneko enpresari. Zer egiten ote duen Vicinayk? Ba, izenak berak dioenez, kateak, baina ez nolanahiko kateak, ur gaineko petrolio-plataformak eusteko itzelezko kate galantak baino. Orain hurrengoko Katrina urakanak Mexiko golkoan hankaz gora bota ez zuen plataformak Vicinayren kateak zituen lokarri. Geroztik bere ospea zeharo sendotu da munduan eta merkatuaren %70a kudeatzen du.

Izen adierazgarria Vicinay, edozein egitasmori jartzeko modukoa. Ingelesez dituen Interneteko orrialdeetan ere, Vicinay izenak euskaraz zer esangura duen harro adierazten du enpresak: "want to be", "want to live".

Izen hau ez da publizista argiren bati otu zaion marka komertziala, antzinako euskal abizena baino. Izan ere, Otxandioko Vicinay familiak sortu zuen burdina eta altzairu tailerra orain 250 urte inguru. Gaur egun Deustun eta Galdamesen ditu lantegian, baita Norvegian, Erresuma Batuan, Ipar Ameriketan, Brasilen, Txinan, Singapurren eta Malaysian ere.

Berrehun eta berrogeita hamar urte enpresa sortu zela... ez dira gero artalak. Ez dut nik horren aspaldiko euskal enpresarik ezagutzen, zer esanik ez nazioarteko onenen artean. Eta harrigarriena zera da, oraindik ere, Vicinaytarren familiak jarraitzen duela nagusi izaten.

Zertan ote Vicinaytarren iraupenaren arrazoia? Auskalo gero, baina, zer gerta ere, tradizioa eta berrikuntza elkarrekin uztartzeko gaitasuna. Segurutik euskaldunok zertaz harrotu badugu, baina zein gutxitan harrotzen garen gero gure enpresen arrakastaz. Hala ere, guk gogoan ez izan arren, enpresak dira oraingo mundu globalizatuan euskal enbaxadorerik onenak.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |