DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-02-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Azkena
Putin, un beso de película
Zaurian piko
Hatz-mamiekin
Katixa Agirre
IDAZLE esoteriko batzuentzat, esperientzia erlijiosoa da ia. Ahots bat entzuten omen dute, burura etortzen zaiena zuzenean, eta burutik eskura, eta eskutik paperera. Haiek bitartekoak baino ez dira. Medium hutsak. Zerutik datorren ahotsa eta obraren artekoa. Beste batzuentzat (gehienontzat, pentsa-tzen dut) ez da hain erraza. Hitzak ez dira entzuten. Areago, ezkutatu egiten dira eta isil-isilik geratzen, eta haien bila jo behar du idazleak, kostata, izerditan, ehiztaria basoan nola.

Niri, adibidez, izugarri kostatzen zait hitzak entzutea. Bila ibiltzen naiz, bai, baina hitzak azkarrago izan, nonbait.

Orain, ordea, posiblea egin zait hi-tzok ukitzea. Hatz-mamiekin, bai, eta ez da metafora. ONCEk eta Elkar argitaletxeak sinatutako akordioari esker, Sua Falta Zaigu nire liburuaren braille bertsioa daukat orain esku artean. Bi liburuki handi samar, bere bertsio originalean 177 orrialde baino ez zituen liburutxorako. Orhan Pamuken Elurra braillez ateratzen badute, zenbat liburuki beharko dira? Zenbat apalategi horiek gordetzeko?

Nik ez dakit non sartuko ditudan nire bi liburuak. Momentuz aulki batean daude, eta noizean behin zabaldu, eta laztandu egiten ditut pixka bat. Ezinezkoa iruditzen zait erliebe horien bidez irakurri ahal izatea. Baina polita da noizbait nik kostata bilatutako hitz horiek, mamien bitartez, beste norbaitek jasoko dituela pentsatzea.

Zaila omen da braillez irakurtzea, bai, hori idatzi didate liburukiekin batera datorren gutunean. Ez omen denez erraza, ez dago braillez irakurtzen duen jende askorik, eta joera hori areagotu besterik ez da egiten itsu euskaldunen artean, bistakoak diren arrazoiengatik (bistakoak esan dut? barka). "Oso pertsona gutxirentzat da oraingoz lan hau" jarraitzen du eskutitzak, "baina bakarra izanda ere, mereziko zuela uste dut". Bai horixe. Nik ere gauza bera pentsatzen dut. Norbaitek nire hitzak ukitzen ditu. Bai, merezi du.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |