DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-02-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kostaldea
Gernika-Lumo rebaja un 12,5% su presupuesto y lo fija en 25,7 millones
Hirigintza Batzordeak etxebizitza tasatuen gaineko ordenantza onartu berri du
Gobernu Batzordeak Ondarroako kale izendegi berritua onartu du
Hirigintza Batzordeak etxebizitza tasatuen gaineko ordenantza onartu berri du
bermeoko udalak araudia zehaztu du, esleipendunen baldintzak edota jabego motak kontutan hartuz.
bermeo. Oraindik tramitazio egoeran badago ere, Bermeoko Udaleko Hirigintza Saileko Batzordeak etxebizitza tasatuen gaineko ordenantzari bere baietza eman dio, aho batez. Honen bitartez, katalogazio berezi honetako etxebizitzen gaineko neurri orokorrak finkatuko dituzte, 2/2006 Eusko Autonomi Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintza buruzko legeak Udalei eskaintzen dien autonomiari jarraiki.

Araudiak Bermeon eraikiko diren etxebizitza tasatuen gaineko zehaztasun guztiak kontutan izango ditu, "izan ere gizarte sektore handi bati" eragiten dio. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialekoen baremoetara heltzen ez direnak, "baina ezta etxebizitza libreetarako ere", adierazi zuen Josu Azaola Berualako arduradunak. Bestetik, lonjen birmoldaketa ere araudiaren barnean izango dela aurreratu zuten.

Prentsaurrekoan jakinarazi zutenez, izendura honetako etxeetako promozioetan izena emateko, eta etorkizuneko zozketetan parte hartzeko, esleipendunen baldintzen artean nagusiena hiru urtez Bermeon erroldatua izatea izango da. Horrez gain, etxebizitzen prezio "markatua izango dela, betiko babestuak" gogorarazi zuten.

Jabego mota desberdinak kontutan hartuz, etxebizitza tasatuak mota bikoak izango dira Bermeon -orokorrak eta bereziak-, eta Udaleko plangintza urbanistikoak "markatuko dituen zein lurretan eraikiko diren: non libreak, non tasatuak eta non babes ofizialekoak", esan zuen Azaolak. Udaleko Osoko Bilkurak ordenantza aurki berretsi beharko du onartua izateko. >i.f.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |