DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-02-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Urtetik-urtera Markina Xemeinen ospatzen den azoka honetara partaide eta ikusle gehiago hurbiltzen dira. argazkia DEIA
Herrialdeak
Decenas de viviendas de cinco barrios de Bilbao permanecen fuera de ordenación
El Metro de Bilbao ofreció el año pasado seis millones de viajes más que en 2006
Un nuevo Centro de Ayudas Técnicas facilitará la vida a los dependientes
El nuevo centro de arte paleolítico Kobenkoba se inaugurará en agosto
Se buscan cargadores
VI. Hazi Eguna Markina-Xemeinen
Vecinos en tierra de nadie
Detienen a tres menores fugados en enero del centro de acogida de Artzentales
Bilbao estrena un foro digital sobre proyectos de la ciudad
PSE critica que los parkings municipales son más caros
Andoni Arriola abandona su cargo como juntero de anv
Más de 650 niños mejorarán su euskera este año en Gorliz
No sólo ocupan, también reforman
VI. Hazi Eguna Markina-Xemeinen
Fruta arbolak, zuhaitzak, landareak, baserri tresnak eta eskualdeko baserritarrek ekoiztutako produktuak ikusgai eta salgai egongo dira Markina-Xemeinen bihar ospatuko den Hazi Egunaren zazpigarren edizioan.
testua Ainhoa Agirregoikoa
Lea Artibaiko Amankomunazgoak biharko, zuhaitz, landare eta baserri tresneriaren azoka antolatu du Markina-Xemeinen. Aurtengoa zazpigarren edizioa dugu, eta honekin ematen diogu hasiera urteroko Salmenta Zuzeneko egitarauari.

Goiz osoan zehar fruta arbola, zuhaitz, landare, baserri tresna eta eskualdeko baserritarrek ekoiztutako produktuak erosi ahal izango dira; eta honetaz gain, bertoko hazi barietateari buruzko informazioa eskuratzeko eta trukaketak gauzatzeko aukera egongo da.

Otsailetik aurrera, hainbat landare, zuhaitz eta zuhaixka landatzen dira baso, ortu eta lorategietan. Beraz, otsaila landatzeko hile aproposa dela esan dezakegu.

Zazpigarren ediziorako nolabait azokarekin lotuta eta aurreko urtekoarekin jarraituz, VI. Hazi Eguna antolatu du Lea Artibaiko Amankomunazgoak, Euskal Herriko Hazien Sareak, Galtzagorriak (Urdaibairen Aldeko Bolondresak) eta Ekozainek. Azokaren koiuntura aprobetxatuz, bertoko hazi barietatearen gaia landu nahi da eta honekin nekazaritzan dagoen biodibertsitatea ezagutzera eman eta kontserbatu.

Bertoko hazi barietatea altxor ordezkaezina da bere zapore bai bizitzasunagatik baina gizarteak jasandako aurrerabideak bertoko hazi barietatearen galtzea eragin du, baserrietan gizaldirik-gizaldi erabili eta ezagutu izan ditugun hazi hauek galbidean jartzeraino.

Egitaraua bihar ospatuko da azoka zelai bueltan, goizeko 10etarako zabalduko ditu ateak eta eguerdiko 14.00etan itxiko ditu. 11etan talo eta ogi tailerrari emango zaio haisera. Tailer hau batez ere umeei zuzenduta egongo da. Egungo umeek gure aurrekoen jakia ezagutzeaz gain, eguneroko jaki duten produktuaren prozesua eta produktua bera hurbiletik ezagutu dezaten. Bertara hurbiltzen diren gaztetxoek izango dute zer ikusi eta ikasi nahikoa: artoak esaterako, euskaldunon bizimoduan eduki duen eragina; goizetan jaten dituzten zerealen jatorria, eta batez ere, eskuartean ogi oreaz gozatzeko aukera. 11.30etatik aurrera taloa txorizoarekin dastatzeko aukera ere egongo da.

Guzti honetaz gain, haziei buruzko erakusketa bat ere izango da. Azoka gunean mahai bat jarriko da norbanakoak etxean erabiltzen dituen haziak jasotzeko eta klasifikatu ostean erakusgai egoteko, erakusketak azoka irauten duen bitartean ikusgai egongo delarik. Bertoko hazi barietateari buruzko edozein zalantza argitzeko, Galtzagorri eta Euskal Herriko Hazien sareko partaideak azokan egongo dira.

Azoka hau eskualdeko nekazaritzaren sustapen egitarauaren barnean sartzen da. Egitarau hau Lea Artibaiko Amankomunazgoak antolatzen du, Landa Garapen Alkarte, Lea Artibaiko Udal, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Bizkaia Kutxa eta produktoreen laguntzarekin.

Halaber, hazi eguna antolatzen beste erakunde batzuk ere jardun dute. Hala nola, Urdaibaiko Galtzagorriak, Ekozain eta Euskal Herriko Hazien sarea.

Beste barik, Lea Artibaiko Amankomunazgoak otsailaren 9an Markina-Xemeinera etortzera gonbidatzen zaitu.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |