|
|
|
'Inalanbrikak' ikuskizun musikala, gaur Leioan
|
|
'Vaiven Producciones' antzerki taldearen eskutik obra EgUARDIKO 12:00ETAN aNTZEZTUKO DA.
|
Leioa. Vaiven Producciones an-tzerki taldeak Inalanbrikak izenburuko familiarentzako ikuskizun musikala eskeiniko du gaur Kultur Leioa aretoan goizeko 12:00tik hasita.
Obraren argumentuari buruz dagokionez, aintzinako moduko hiru abestalriak osatzen dute Inalanbrikak musika taldearen entsegu orokor batean aurkitu da ikuslea, eta minuto batzuk baino ez dira geratzen oihalak gora egiteko eta ikuskizuna hasteko.
Bat-batean, abeslarien artean lehenengo zalantzak eta beldurrak sortzen dira: 'Eta desafinatzen badugu, zer? eta publikoari gustatzen bazaio?, ondo egingo ote dut dantzan?, besteak baino txarragoa izango ote naiz?' Hainbat eta hainbat galdera botatzen dute aktoreak eszenatokiaren gainean. Baina dena dena konpundo al da.
Azkenean, beraien artean dagoen adiskidetasunari eta musikari esker, beldur eta seguratsun falta guztiak gaindituko dituzte. "Ikuskizun hau beldur diren neska-mutiko guztiei dago eskeinita", adierazi zuten Kultur Leioa aretoko
Olga Margalloren zuzendaritzapena, Leioko antzokira hurbilduko direnak Marina Aparicio, Getari Etxegarai eta Ainara Ortega aktorezak ikusteko aukera izango dute. Hauek Duda, Diva eta Recta pertsonaiak izango dira Inalanbrika obran. Bestalde, Antonio Muñoz de Mesa da produkzio honen gidoia egin duena.
Antzezlanerako sarrerak, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, www.bbk.es web-orrian eta Kultur Leioako txarteldegian lortu daitezke 4 euroren truke. >S.a. |
|