|
|
|
Bermeoko udala herritarren asetasun maila neurtzen ari da
|
|
Inkestak otsailaren 18tik martxoaren 18ra bitartean burutuko dituzte.
|
bermeo. Udal zerbitzuetan eskain-tzen zaien arretaren inguruan zein iritzi duten jakiteko asmoz, herritarrei inkesta egiten ari zaie Bermeoko Udala. Euren erantzun eta asebetetze mailaren arabera hurrengo urterako helburuak definituko dira, horrela etengabeko hobekuntza bilatuz.
Otsailaren 18tik eta martxoaren 18ra arte egingo dira inkestak, eta aurten berrikuntza bat dago galdetegia egiteko eran. Izan ere orain arte zuzenean egiten ziren galderez gain, telefonoz eta web gunearen bitartez egingo diren inkestak gaineratzen zaizkie.
Berh@z bulegoan iritziak jasoko dira hainbat galderaren bidez, aldi berean 010 zerbitzua erabiltzen dutenei galdera labur batzuk egingo zaizkie eta web gunearen bidez arreta mota hau balioztatzeko hiru egingo dira. Urtero egiten den moduan, jasotzen diren erantzun guztiak prozesatu ostean, aurreko urteetakoekin konparatu eta ondorioztatutako emaitzak argitaratuko dira, horren inguruko informazioa herritarren esku egon dadin.
Bermeoko Udalak, bere aldetik aurreko urtean herritarrei eskaini zaien arreta egokia izan den ala ez jakin ahal izango du, eta zerbait aldatu behar bada ondorioztatu. Galderez gain, inkestan zerbitzua hobetzeko iradokizunak ere egin daitezke, "herritarrei zein erabiltzaileei ahots zuzena izateko aukera emateko". Udalarekiko arreta bide guztiek bat egiten dute Berh@z zerbitzuan, bai zuzenekoak, telefonikoak, zein internet bidez egiten direnak. >i.f. |
|