DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
26-02-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
'Egunkaria', esperando condena
Gutun Nagusia
El debate
El lobo existe
Ez da hain erraza
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Ez da hain erraza
Pili Kaltzada
hizketan aritu gara, zu zeu bezalaxe irakurle, hauteskunde kanpainari buruz. Denetariko lagunak elkartu gara, eta denetariko iritziak entzun dira. Inkestek ez dute batere argirik egiten. Gakoa gaur egun iritzi formaturik ez dutenengan omen dago; eta botoen kopuruan, bistan denez.

Tirada handiko egunkari baten aurkitu dut erantzuna, han nire zalantzak argituko dizkidan tresna hutsezina eskaini didatelako. Test ideologikoa deitu diote tramankuluari, eta izenak dioen bezala, galdera erraz batzuen bitartez, nork bere ideologiaren araberako botoa nori eman behar dion argitzea omen da bere grazia. Azkar erantzutekoa dela argitzen digute; denbora lar galdu gabe jakin baitaiteke (sic) nor zeinen ezpalekoa den.

Alderdiek egunotan haizatu dituzten gai handien ingurukoak dira testak aurkezten dituen itaunak, eta autoeskolan gida-baimena atera-tzeko egiten genituen azterketa horien moduan erantzun behar zaie: A, B edo C aukeren artean hautua eginez.

Hamar bat galdera aurkitu eta erantzuten saiatu naiz. Erlijioa eskola-programazioan sartzea komeni den, sexu bereko bikoteek haurrak adoptatzeko eskubidea eduki behar duten, Eliza katolikoa gobernuaren kontrako jarrera erasokorra erakutsi duen, oro har egoera ekonomikoa txarra den, Espainiako batasuna apur-tzeko arriskua badagoen, ETArekin hitz egitea mesedeko edo kaltekoa izan den… eta abar. Ezer berririk ez. Horiexek galderak. Eta erantzunak, esan bezala, molde errazekoak.

Makinari iruzur eginez saiatu egin naiz. Galdera guztiak busti gabeko erantzuna emanez garbitu ditut eta bistakoa denez, makinak nire zalan-tzak agerian jarri ditu. Madrilgo lehian diharduten bi alderdietako edozeinek nire botoa eskura dezakeela esan dit, ideologikoki ez bainaiz heldua. Makina bizkorra, alajaina. Neu bainoago.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |