DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-02-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
¿Quién es más independiente y plural?
Huelvak edo Vigok beste
Augures
Itxaropenez esan dezagun
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Huelvak edo Vigok beste
Xabi Larrañaga
BERTON irakurri dut eta ezin argiago adierazi: Pasan de Euskadi. Eztabaida famatua, mendeko sesio politikoa joana da eta berria horixe izan dugu, gureari oso minutu gutxi eskaini diotela, gureak ez duela hautagai eta bozemaileen artean lehen zuen garrantzia. Espainian hainbat arazo da eta gure betiereko gatazka orain arte izan duen lehentasun mediatikoa poliki-poliki galtzen ari da. Ez gara deus, ondorioztatuko du baten batek, baina afera ez da hain tragikoa: benetan ginena eta garena baino ez da azaltzen ari, urteotan oparitu diguten protagonismoa guztiz artifiziala baitzen. Mozorroa erantzita zerbait ere bagara, normalak, alegia, gizabanako arruntak.

Eguneroko albistegian Euskal Herria agertuta hemen pozik biziko zenik izango da, noski, eta gurea behin eta berriz aipatuta zeharo harroturik ibiliko zenik ere bai, baina ni ez nauzue talde horretakoa. Borgesek idatzia da, edo hura hil ondoren zital batek asmatua, euskal herritarrok beltzak bezain ezgauzak garela, haiek bezala ez dugula ezertarako balio. Eta Manu Leguinecheri honako hau bota zion itsuak behin mihia zikinduta edo neurona zoratuta: "Ustedes los vascos no valen más que para levantar piedras y servir la leche en Buenos Aires". Azkarrenak ere hamaika ergelkeria esateko jaioak dira, jakina, baina nik benetan askoz nahiago harria jaso, esneketari aritu, beltzak bezain gauza bilakatu eta, batez ere, Buenos Airesen bizi Espainiako egunkari, telebista eta irratietako tarteak betetzeko ezinbesteko kaka protagonista izaten jarraitzea baino.

Eta nago, gainera, gurea konpontzeko ere hobe dela eszenatokitik atera eta Albacetek edo Ceutak beste orri merezi izatea, ez gehiago. Euskadiri itzuri? Ez Huelvari edo Vigori baino itzuriago.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |