DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-03-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Empoderamiento
Han matado a un hombre, han roto un paisaje… social y electoral
Elkartasuna
El día
Cien años por la igualdad
Los rostros del día
Euskadi sin ETA
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Elkartasuna
Juanjo Olasagarre
HALAXE irakurri dut aurreko egunean titular batean: "94 urtetako kondena ezarri diote aita bati hiru alabez abusatu eta haietako bat bortxatzeagatik".

Beran gertatua izanak eman dit arreta. Gizaki guztion gaiztoak eraginik halako ezinegon bat nabaritzen hasi naiz berrian barneratu ahala harik eta begiak kolpe azkar batez zera jo duten arte: "kondenatua A.C.R., 56 urtetakoa, Cilleron (Kazeres) jaioa...".

Aisia nabaritu dut eta aurrera jarraitu dut zutabeak xehatzen. Bukaerarako erabat lasaitua nago, kontuak nirekin zer ikusirik ez duela erabakirik. Baina nola galdetu diot nire buruari pasatu naiz hasierako ezinegonetik bukaerako lasaitasun honetara? Tristea da erantzuna baina aita bortxatzailea Cilleron (Caceres) jaio dela jakitean euskal jendearen taldetik erauzi du nire buruak eta hura beste talde batean paratu. Aratz gu, gaizto besteak egin du nire buruak salbazio ariketa xoragarrian. Ez nuke aitortu behar baina nire burua ez zait batere gustatu.

Zenbat aldiz ez dugu egiten euskaldunok ariketa bera inkonszienteki gaiztoa gugandik apartatuz? Urrutira joan gabe abertzaleok 36ko gudaz egiten dugun irakurketak ez du gure gaiztoa kanpoan paratzen, izan ere nazionalen bandoan ez zen euskaldunik aritu. Edo Amerikaren konkistaz eraiki dugun irudian gu, euskaldunok, baskook, ez ginen izan hango urrearen onuradun. Edo honantzexeago etorriz guk, iraultzaileok, munduko gabetu guztiei elkartasuna adieraziko diegu harik gabetuak "onak" diren bitartean. Elkartasuna oso ariketa zaila da. Ezinezkoa esanen nuke benetakoa izateko bestearen gaiztoa konprenitzea eta neurri batean konpartitzea esan nahi baitu eta ez onartze xuri eta naifa adieraztea. Cillero (Nafarroa).
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |