DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-03-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kostaldea
Cuando el arte tiene alma de mujer
Bermeoko nagusi eta jagoleei zuzendutako programak, abian
Bermeoko nagusi eta jagoleei zuzendutako programak, abian
eskaintza handitu du gizarte ongizate patronatoak.
Sei programen bitartez "menpekotasunean dauden nagusiei eta zaintzaileei laguntzea" da helburua.
I.fradua
bermeo. "Menpekotasun egoera ekiditeko, saihesteko eta atzeratzeko, eta menpekotasunen bat duten pertsona nagusien zaintzaileei laguntzeko" helburuarekin, Bermeoko Gizarte Ongizateko Patronatoak sei programa izango ditu martxan aurten, horietatik berria den bakarra etxez-etxeko eskuhartze kognitibo-motorea dementzia larrian dutenei zuzendutakoa izango delarik.

Nagusi autonomoei, menpekotasuna dutenei eta hauen jagoleei zuzendutako programak, Bizitzen Fundazioak garatuko ditu aurten ere Bermeon. Gizarte Ongizate Patronatoak antolatuta, hiru ataletan banatuko dira, hartzailearen ezaugarriak kontutan hartuz.

Pertsona nagusiei zuzenduta, 'Burua Martxan' eta 'Gorputza Martxan' izango dira eskainiko diren programak. Lehenengoaren bitartez, buruko funtzioak -oroimena, batez ere- landuko dira, taldekako saioen bitartez eta astean ordu bateko bi saiotan. Bigarrena berriz, nagusien gorputz autonomiarekin erlazionatua izango da, oreka edota koordinazioa landuz.

Dementzia orokorra eta Alzheimer gaitza duten pertsonentzako berriz, hiru programa garatuko dira. Berria den bakarra etxez-etxeko eskuhartze kognitibo-motorea dementzia larria dutenei zuzenduta izango da. Hogei saiotan, Caixa Catalunyaren 'Viure i Conviure' Fundazioak saritutako ekimenak, nagusiaren eta jagolearen prestaketa nabarmenduko du. Beste biak, psikoestimulazio tailerrak eta 'Aktiba-T' izeneko programa, funtzio mentalak mantentzeko helburuak emango dira. Lehena ordu biko bi saiotan eskainiko da astero; eta bigarrena berriz, etxeko ordenagailuan eman liteke programa informatiko berezitu baten bitartez, doan eskainiko dena.

Jagolea ere zaindua izan dadin, Ongizate Patronatoak etxez-etxeko laguntza psikologikoa ematen duen programa ere izango du aurten abian. Zaintzaileen gainean eragin litekeen antsietate, depresio edota karga maila murriztea oinarri izanik, laguntza psikologikoa eskainiko du Bizitzen Fundazioak. Guztira, astero izango diren 18 saiotan emango da.

Sei programa desberdinetakoren batean parte hartzeko interesa duenak, Bermeoko Udaleko Ongizate Patronatoko 94 6179160 telefonora deitu beharko du, informazioa lortzeko edo izena emateko.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |