DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-03-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Se acabaron los puentes
Eurei
Mondragón
La inútil sangre derramada
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Eurei
Goizalde Landabaso
HIRU dira neure haurtzaroa altzotu zuten emakumeak. Emilia, Eujenia eta Julia. Hirurak ezberdinak baina antzekoak. Indartsuak, bizitzak kolpatutakoak, eta hala ere amore ematen ez zutenak. Nik izugarrizko baikortasunez gogoratzen ditut. Errieta izugarriak ere botatzen zizkiguten ume ginela; baina aldi berean, goxoak eta samurrak ziren. Besarkada estuak eta musu zaratatsuak ematen zituzten. Eurak dira neure mapa sentimentalean kontinenteetako batzuk. Batek astean behin espetxera eramaten zion jatekoa senarrari. Asteko osterantzeko egunetan lau seme-alabak gobernatzen ahalegintzen zen; lau, beste biak Havana itsasontzian sarturik hor nonbaiten gelditu zirelako, joanak. Besteak ihes eta ihes egin zuen bere ahizpa eta gure amuma zenarekin, eta etxeratzerakoan senarraren hiru semeak hezitu behar izan zituen. Hirugarrenak, aldiz, bost seme-alabak galdu zituen bonbaketa batean Asturiasen. Hogei urte geroago Moskun aurkitu zituen. Hiru emakume horiek izan ziren haur eta nerabetasuna itzultzen zaidanean berreskuratzen ditudanak. Sarri, jende artean galdurik usain-tzen ditudala sentitzen dut. Laster, baina, konturatzen naiz joan zirela. Oroimenean baino ez zaizkidala geratzen. Gaur ditut akorduan. Atzo ere bai. Lantzean behin izaten ditut. Jolastu izan dut inoiz bizirik baleude jolasera. Hipotesietan oinarritutako jolas hau alferrekoa da beti neure ikuspuntua ematen didalako. Hala ere pentsatu nahi dut bizirik baleude adostasunak eta desadostasun adostasun eta desadostasun errespetatuko zituzketela hartutako; bideak, erabakiak eta egindako okerrak. Laurogeitik gora urterekin hil ziren. Urte gutxiko epean historia bilakatu zitzaizkidan. Eta gaur akorduan izan ditut. Atzoko partez. Gaurko partez. Biharko partez.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |