|
|
|
'Los monólogos de la vagina' antzezlana, bihar ondarroan
|
ondarroa. Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak martxoaren 8aren inguruan prestatu dituen ekimenen artean, bihar Los Monólogos de la vagina antzezlana eramango du Kafe An-tzokira 20:00etatik aurrera.
Basauriko emakumeen jabekun-tza eskolako ikasleen eskutik datorren ekitaldi honetarako sarrerek hiru euro balioko dute. Biharko ekitaldiaz gain, Los Monólogos de la Vagina beste aukera bakarra egongo da ikusteko, etzi Basauriko Sozial Antzokian. Sarreren salmentarekin batzen den dirua 'Argitan' eta 'Las Dignas' izeneko erakundeen artean banatuko da. >I.F. |
|