|
|
|
Feminismoa lehen eta orain hizpide izango da lekeition
|
lekeitio. Zortzi orduko iraupena izango duen ikastaroa antolatu dute Lekeition, datorren martxoaren14an eta 15ean -ostiral eta larunbatean- izango dena Kultur Etxean. 'Feminismoa: lehen, orain…' izenburupean, mugimenduaren garapena eta beronen nondik norakoak azalduko dituzte.
Ostiraleko ikastaroaren ordutegia 17:00etatik 21:00etara artekoa izango da; eta larunbatean, 10:00etatik14:00etara arte. Sexologia eta berdintasun gaietan aditua den Saioa Hernandez izango da ikastaroaren gidaria. Feminismoaren hariari hartuta, Lekeitioko ikastaroan politika, emakumeenganako indarkeria eta sexismoa ere landuko dira.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek euren datuak Kultur Etxeko Bulego Orokorrean eman beharko dituzte, e-postaz bidali edota 94 624 3482 telefonora deitu. >i.fradua |
|