 |
|
|
 |
'Musika', Axier Urbieta zinegileak zuzendutako film laburraren irudi bat. |
|
|
|
'Musika', errespetoan oinarritutako istorioa
|
|
'Musika' larburmetraia Madrilen dagoen distribuzio enpresa baten eskuetan dago. Axier Urbietak Kimura aurkeztu duen bigarren lana izan da hau. " Ez dut ilusioa galduko. Aurrera jarraituko dut", dio.
|
 |
|
S.A
|
 |
BI pertsonek lan egiten dute urtean zehar Kimuak katalogoan agertzen diren film laburren banaketa munduan zabaltzeko. "Gure kasuan ezinezkoa da lan hori egitea, denborarik ez daukagulako. Behar den diruaz gain, pazientzia izugarria behar dugu egindako proiektuaren ekoizpena aurrera ateratzeko. Zaila bada ere, aurrera egitea da bide bakarra. Ez dago besterik", azaldu du Axier Urbietak.
Musika filmean haur batek errespetua zer den ikasten du miresmenaren bitartez. "Errespetoan oinarritutako istoria da", adierazi du zuzendariak. Kimuak katalogora aurkezten duen bigarren lana da, film labur bat egiten duenean, "ahalik eta jende gehiagok ikusi ahal izatea" gustatzen zaiolako. "Kimuak ekimenaren bitartez, filmak duen hedapena izugarria da. Kanpoan geratzen denean, berriz, lan hori guk egin behar dugu. Nekagarria da. Espainia mailan errezagoa da lana mugitzea baina estatutik kanpo, berriz zailagoa. Hamar urteren ondoren Kimuakoek atzerriko zinemaldiak oso ondo ezagutzen dituzte. Beren artean harremanak sendoak dituzte", nabarmendu du.
Kimuak katalogotik kanpo, Euskal Herriko merkatuan kalitatezko lanak daudela uste du. "Nire filma hogei bat zinemaldietan ikusteko aukera izango da", esan du pozik. |
|